Markos Gimeno
Euskal musikari, hitzperimentugile eta antzezlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Markos Gimeno Vesga (Ermua, Bizkaia, 1974ko maiatzaren 3a – Eibar, Gipuzkoa, 2018ko abenduaren 7a) artista polifazetikoa eta hitz-jokoen egilea izan zen. Sormen handiko gizona zen, bere ekoizpenak ukitu umoretsu eta ironikoz janzten zituena. Ingurukoak alaitu, entretenitu eta pentsatzen jartzeko dohaina zuen; baina, bipolaritate gaixotasunaren ondorioz, depresio tarteak ere izaten zituen. 44 urterekin, bere buruaz beste egin zuen, Eibarren.[1]
Markos Gimeno | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Ermua, 1974ko maiatzaren 5a |
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria |
Heriotza | Eibar, 2018ko abenduaren 7a (44 urte) |
Heriotza modua | suizidioa |
Familia | |
Ama | Begoña Vesga |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, musikaria eta aktorea |
Kidetza | Puto Amoak Matematiketan Julio Kageta |
Musika

Musikan, Ermuko zenbait taldetan jardun zuen batik bat. Baxu jotzailea izan zen: lehenengo, The Pepes taldean; gero, Julio Kageta[2] rock taldearen azken formazioan; geroago, Dantzuten;[1] eta, azkenik, PAM edo Puto Amoak Matematiketan taldean. Disko batzuetan, abeslari izateaz gain, letragile eta karatulagile ere aritu zen.[3]
Hitzak
1998tik aurrera,[4] Gimenok hitz-jokoak, homonimiak, palindromoak[5] (autore erotua esaten zion bere buruari) eta asmakizun[6] linguistikoak jorratu zituen euskaraz[7], espainieraz edo hizkuntzak nahasiz. Arlo hori jorratzen duten nazioarteko foroetan euskaldun bakanetako bat zen.[8] [9] [10][11]
Berak sortutako Hitzokeiren bitartez sareratu zituen hitz-joko batzuen adibidea:
- MARGARETH TA CHER: Erresuma Batuko trikitilari bikote kontserbadorea.
- LEIAKIDE: Star Wars sagako beste pertsonaia guztiak.
- ZALDI EMOA: My Chemical Romance gustatzen zaion euskal komikigilea.
- XALBADOR DE BAHIA: brasildar bertsolari ospetsua.
- INTXAURRA: haurrak puzten dituen fruitua (alergiengatik ziurrenik).
Antzezle

Juanma Rodriguezekin, “Hipo y Kondrias”[12] eta “Macho-maris”[13] bikote artistikoa osatu zuen, 2011tik aurrera.[14] Azkenaldian “SkizopozikS” errezitaldi hitzperimentala antzezten ari zen bakarka.[15]
Lanak
Autoekoiztutako liburuak:[16]
Sarean sortutakoak:
Bere obra ardatz hartuta:
- 2023 urtean Joseba Sarrionandiak idazleak ermuarraren hitz jokoetan oinarritutako "Markos Gimenoren 101 Letrakartel" liburua argitaratu zuen, formatu handiko kartelez eta aipu literarioz osatua.[21][22][23]
"Markos Gimenoren obrak hizkuntzaren normaltasun faltsutik ateratzen gaitu, hizkuntza bizileku eta sormen espazio bihurtuz: palindromo ustekabekoak, hitz asmatu barregarriak, anagramak, grafiti ederrak… (...) Markosen jenialtasuna erreibindikatu nahi dut 101 Letrakartel liburuarekin." Joseba Sarrionandia
Aitortzak

Bere heriotzaren albisteak Gimenoren inguruko lagun eta artisten bat-bateko erantzuna ekarri zuen. Besteak beste:
- 2019an Espainiako Goya Sarietan aipamena egin zitzaion [24]
- haren heriotzaren 404garren egunean, Ermuan "404 días sin Markos Gimeno Vesga" izenburupeko omenaldi ekitaldia egin zen[25]
- 2020an Gimenoren ordenagailuako material argitara gabea sailkatzen jardun ostean egindako audiobisuala[26]
- 2023ko azarotik 2024ko martxora Gernikako Euskal Herria Museoan ikusgai egon zen "Markos Gimenoren Karteletrak" erakusketa, artistaren palindromoan inspiratuta hainbat irudigilek ilustratutako lanez osatua. [27][28] Erakusketa hau, besteak beste, Bergarako Olaso dorrean ere ikusgai egon zen 2024ko maiatzetik ekainera[29] eta Ermuan, jaioterrian, 2024ko irailean.[30][31]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.