From Wikipedia, the free encyclopedia
Artikulu hau mezenas eta jeneralari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko»
Marko Valerio Mesala Corvino | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
| |||||||
Bizitza | |||||||
Jaiotza | Antzinako Erroma, K.a. 64 | ||||||
Herrialdea | Antzinako Erroma | ||||||
Heriotza | ezezaguna, 8 (70/71 urte) | ||||||
Familia | |||||||
Aita | Marko Valerio Mesala Niger | ||||||
Ama | Polla | ||||||
Ezkontidea(k) | Calpurnia (en) Aurelia (en) | ||||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||||
Haurrideak | |||||||
Leinua | Valerii Messallae (en) | ||||||
Hezkuntza | |||||||
Hizkuntzak | latina | ||||||
Jarduerak | |||||||
Jarduerak | idazlea, Ancient Roman historian (en) , Antzinako Erromako politikaria eta Antzinako Erromako militarra |
Marko Valerio Mesala Corvino (latinez: Marcus Valerius M. f. M. n. Messalla Corvinus; K.a. 64 - k. o. 8) erromatar jeneral eta mezenas izan zen.[1]
Marko Valerio Mesala Ruforen semea, Atenasen ikasi zuen Horazio eta Zizeronen semearekin batera. K.a. 43ko gerra zibilean jada politiko ezaguna zen. Marko Bruto eta Kaio Longinorekin bat egin zuen eta hauen heriotzaren ondoren, errepublikazaleen eta Marko Antonioren arteko hitzarmena lortu zuen.
Hasieran pretore eta gero kontsul suffectus izendatua, K.a. 28an Akitaniako prokontsul izendatu zuten eta hurrengo urtean akitaniarren matxinada zapaldu zuen. Herri parea sortu zuten Pirinioetako mendate biren oinetan: Imus Pyrenaeus (Donazaharre) Ibañeta aldean eta Beneharnum (Leskarre) Somport aldean. Handik gutxira, politika utzi zuen eta arteari ekin zion.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.