Marko Aurelioren zaldizko estatua
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Artikulu hau zaldizko estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Marko».
Marko Aurelioren zaldizko estatua | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | ezezaguna |
Sorrera-urtea | 173 (egutegi gregorianoa) |
Izenburua | Equestrian Statue of Marcus Aurelius |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | brontzea |
Dimentsioak | 340 () × 230 () × 410 () cm |
Genero artistikoa | equestrian statue (en) |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Campidoglio enparantza Lateran Marko Aurelioren Exedra |
Bilduma | Jauregi Berria eta Museo Kapitolinoak |
Herrialdea | Italia |
Eskualdea | Lazio |
Italiako hiri metropolitarra | Erromako hiri metropolitarra |
Muga-hiri | Erroma |
Koordenatuak | 41°53′34″N 12°28′56″E |
Marko Aurelioren zaldizko estatua, brontzezko estatua bat da, 3 metro inguruko altuera duena. II. mendekoa da, gutxi gora-behera. Estatua honetan, enperadorea Marko Aurelio den arren, Augustoren estatuekin antzekotasun handia du. Erromako Museo Kapitolinoetan dago estatua.
Estatuaren gai nagusia, botere eta handitasun jainkotiarra da, enperadorea, bere benetako garaiera baino handiago eginik eta bere eskua luzatuz, Augustoren erretratuen oso keinu bereizgarria. Kasu honetan, keinua, historialari batzuen arabera, zaldipean eroritako etsai batekiko errukiaren adierazgarri ere izan daiteke (Erdi Aroko istorioetan oinarritutako historialari batzuen arabera, estatuan, agintari barbaro bat, zaldiaren eskuineko aurreko hankaren aurrean belauniko zegoela zehazten dutenak). Irudi honek, xede bezala, enperadorea, beti dirurik gabe eta konkistatua zegoen lurreko jaun bat bezala agerraraztea zuen. Baina, armarik eta armajantzirik ez daramanez, Marko Aureliok, dirudienez, gehiago igortzen du bake irudi bat heroi militar batena baino, berak bere burua eta bere erresuma hartzen zituen bezala.
Nabarmentzekoa da Marko Aurelio, ointoki barik dagoela zaldi gainean, ointokia oraindik ez baitzen mendebaldeko munduan sartu.
Lehenago, zaldizko estatua inperial ugari zegoen, baina gutxi mantendu ziren, ohikoa baitzen brontzezko estatuak urtzea txanpon bezala berrerabili edo estatua berriak eraikitzeko (adibidez, Inperioaren garai berantiarrean gertatu zen bezala, Erromako eliza kristauak agertu zirenean). Arrazoi honegatik mantendu ziren estatua gutxi, eta are gutxiago enperadoreak erakusten zituztenak. Erdi Aroko kristauek, idolo jentilak zirela uste izanda suntsitu zituzten. Izan ere, estatua hau da, egundaino iritsi den kristautasuna Inperioko erlijio ofizial bihurtu aurreko garaiko erromatar enperadore baten brontzezko estatua bakarra.
Erdi Aroan, mundu guztiaren begi bistan egon zen erromatar estatua urrietakoa zen. Laterango Jauregian zegoen, Erroman, eta 1538an Kapitolioko Plazara eramana izan zen, Kapitolino muinoan, Michelangelok eginiko muinoaren berdiseinuan. Michelangelo bera, bere erdiko kokapenarekin ados ez zegoen arren, idulki berezi bat diseinatu zuen estatuarentzat. 1997an urtean originala plazatik kendu zuten, kontserbazio arriskuak atzemanda,
2005. urtetik jatorrizko idulki eta estatua, Marko Aurelerioren Exedran dago, bereziki estatua hau izateko eraikitako areto berezian, Kapitolioko Museoetako Kontserbadoreen Jauregian-Campidoglio plazan 21. mendean ikusten dena kopia bat da.
Estatua hain da ezaguna eta tipikoa, Italiako O,50 €ko txanponeko irudia dela, Roberto Maurik diseinatua.
Estatuaren kopia bat, AEBetako Brown Unibertsitateko campusean ikus daiteke 1908tik.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.