From Wikipedia, the free encyclopedia
Marina Garcés Mascareñas (Bartzelona, 1973ko maiatzaren 30a) filosofo, irakasle eta saiakeragile katalana da. Filosofia irakasten du Zaragozako Unibertsitatean, eta pentsamendu kritiko eta esperimentala lantzen duen Espai en Blanc proiektu kolektiboaren sustatzailea da.[1][2] Bere pentsaeraren kontzeptu nagusietako bat da gaur eguneko krisiei aurre egiteko alternatibak garatzerakoan kontuan hartu beharreko zer komuna. Bere ustez, filosofia bizitzeko era bat da, kalean sortu eta etenik gabe espazio pribatuan —etxean— jarraitzen duen artea, bereziki emakumeek landua.[1]
Marina Garcés | |
---|---|
Elkarrizketa batean, 2013an Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Marina Garcés Mascareñas |
Jaiotza | Bartzelona, 1973ko maiatzaren 30a (51 urte) |
Herrialdea | Katalunia |
Familia | |
Aita | Jordi Garcés i Brusés |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea 2001eko uztailaren 9a) doktoretza : filosofia Bartzelonako Unibertsitatea 1996ko uztailaren 22a) lizentzia : filosofia |
Hizkuntzak | gaztelania katalana ingelesa alemana italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | filosofoa, idazlea, katedraduna, ikertzaile nagusia eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Kataluniako Unibertsitate Irekia Bartzelonako Gaur Egungo Arte Museoa Zaragozako Unibertsitatea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Influentziak | Immanuel Kant, Martin Heidegger, Konfuzianismo eta Jacques Derrida |
Kidetza | Espai en blanc |
Genero artistikoa | saiakera |
marinagarces.com | |
Filosofia ikasi zuen Bartzelonako Unibertsitatean, eta 2001ean doktoratu zen, Las prisiones de lo posible izeneko tesiarekin.
2002tik aurrera, Olinpiadak eta geroko Bartzelonan sorturiko Espai en Blanc proiektuaren sustatzailea eta koordinatzailea da. Ekimen kolektibo horrek konpromisoan oinarritutako harreman praktiko eta esperimentala izan nahi du pentsamendu filosofikoarekin[2] oraindik ere jende anitza biltzen eta jarduera ugari antolatzen jarraitzen duelarik. [3]
Bartzelonan bizi da, nahiz eta Zaragozako Unibertsitatean lan egin. Masterren bitartez, hainbat unibertsitaterekin elkarlanean jardun du: Universitat Oberta de Catalunya, Pompeu Fabra Unibertsitatea, Alcaláko Unibertsitatea eta Gironako Unibertsitatea. Bi seme-alaba ditu.
Garcésen erreferentziazko filosofoak Merleau-Ponty eta Diderot dira, eta bere lehen irakasleak Deleuze eta Foucault izan dira. Azken urteetan, pentsamendu feminista eta postkolonialaren irakurketak eragin handia izan du berarengan.
Filosofía inacabada (2015) liburuan "gizon handien amaieraz" dihardu. Orain arteko filosofo guztiak gizonezkoak, zuriak, mendebaldekoak eta dirudunak izan direla dio, eta gaur egun pentsamendu filosofikoa feminizaziorantz, prekarizaziorantz eta kolektibizaziorantz jotzen ari dela.
Komunikabide batzuen ustez, Marina Garcés filosofo katalanen belaunaldi berriaren (1960-1970 bitartean jaiotakoak) kide nagusietako bat da.[4][5]
Ciutat de Barcelona Saiakera-saria irabazi zuen 2017an.[6] [7]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.