Estoniar poeta From Wikipedia, the free encyclopedia
Marie Under (Tallinn, Estonia, 1883ko martxoaren 27agreg./martxoaren 15ajul. - Stockholm, Suedia, 1980ko irailaren 25a)[1] estoniar poeta izan zen, herrialde honetako literaturan figura garrantzitsuenetako bat. Zortzi aldiz izendatu zuten Literaturako Nobel sarirako.[2]
Marie Under | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Tallinn, 1883ko martxoaren 27a |
Herrialdea | Errusiar Inperioa Estonia Suedia |
Heriotza | Stockholm, 1980ko irailaren 25a (97 urte) |
Hobiratze lekua | Skogskyrkogården |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Carl Hacker (en) (1902 - 1924) Artur Adson (en) (1924 - 1977) |
Seme-alabak | |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Estoniera alemana errusiera frantsesa suediera |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, artxibozaina, itzultzailea, idazlea eta kazetaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Bavariako Arte Ederren Akademka |
Marie Under Tallinnen jaio zen eta bertan igaro zuen haurtzaroa.[3] Oso goiz ikasi zuen irakurtzen, eta hamahiru urterekin hasi zen poesia konposatzen. 1891 eta 1900 artean, alemaniar hizkuntzako eskola batean hezi zen, non alemana, frantsesa eta errusiera ikasi zituen. Ordutik aurrera, berak irakurri eta gero, Goethe, Schiller, Pär Lagerkvist eta Boris Pasternaken lanak estonierara itzuli zituen.
1901ean, Eduard Vilde ezagutu ondoren, berarekin lan egin zuen Estoniako Teataja egunkarian, eta horrek idazle, poeta, artista eta intelektual asko ezagutzeko aukera eman zion. Hurrengo urtean, bere poemetako bat lehen aldiz argitaratu zuten. Moskuko egonaldi baten ondoren Tallinera itzultzen denean, bere etxea idazle, artista eta aktoreentzako topaleku bihurtzen da.
1917an, Siuru literatur taldearen sortzaileetako bat izan zen, baita 1922an, Estoniar Idazleen Batasunaren sortzaileetako bat ere. Underren lehen bilduma 1917an argitaratu zen Sonetids (Sonetoak) izenburupean. Harrera eta eragin sakona izan zuen. Laster heldu ziren ondorengoak. 1918an Eelõitseng (Lehen loraldia) poema hauek benetan sonetoen aurretik idatziak izan ziren, baina autorea, hauen arrakastaren ondoren ausartu zen argitaratzera.[4] Bere lanak espresionismo eta existentzialismorantz eboluzionatu zuen, bere herrialdearen patu tragikoagatik deitoratuz.
1944ko Estoniako sobietar inbasioaren ondorioz, bere familiak Suediara ihes egin zuen eta urtebete eman zuen errefuxiatu eremu batean. Azkenean, Stockholmera joan ziren bizitzera, eta han bizi izan ziren hil arte.
Haren gorpuzkiak Estoniara eraman zituzten 2015ean eta bertan eman zieten lurra.
Marie Under idazlearen eskultura bat jarri zuten Tallinn bere jaioterriko plazan.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.