Lapurdiko emazte bertsolaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Mariana Hargain Etxepare (1860, Ezpeleta – 1925, Donapaleu) Lapurtar bertsolaria zen.[1]
Mariana Hargain | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ezpeleta, 1860 |
Herrialdea | Lapurdi, Euskal Herria |
Heriotza | Donapaleu, 1925 (64/65 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | bertsolaria |
Ezpeletan sortua zen bat-bateko bertsularia eta bertsu jartzailea. Kanbon bizitu zen "Hegontoinia" baserrian[2] eta "Ipharagerrecoborda" etxean[3]. Espartingintzan eta laborantzan ari izanez.[4] 1891n ezkondua, seme baten ama zen. Hil zen Donapaleun 1925ean.
Kanbon agertu zen lehen aldiz plazan kantukide zituela D'Ibarrart, Laztiri eta Soule. Baina gehienetan kantukide zuen gazteago izanagatik Aña Debrua deitu emazte bertsularia. Arrakasta handia biltzen zuten bi andereek eta anitz galdetuak ziren.[5]
Bertso-sariketez bestalde Mariana Hargainek asko bat-bateko bertsu kantatu ditu ezteietan, bataioetan eta komunionetan.[1]
Anton Abadiaren Lore Jokoetan
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.