abeslari portugesra From Wikipedia, the free encyclopedia
Maria Severa Onofriana (Lisboa, 1820ko uztailaren 26a – ibidem, 1846ko azaroaren 30a), A Severa ezizenez ere ezaguna, portugaldar fado abeslari eta gitarra-jotzailea izan zen. Ospea lortu zuen lehen fado abeslaria izan omen zen, eta hil ondoren ia pertsonaia mitiko bihurtu zen Portugalen[1][2].
Maria Severa Onofriana | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Lisboa, 1820 |
Herrialdea | Portugalgo Erresuma |
Lehen hizkuntza | portugesa |
Heriotza | Lisboa, 1846ko azaroaren 30a (25/26 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | portugesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria eta prostituta |
Genero artistikoa | fadoa |
Musika instrumentua | gitarra ahotsa |
Severo Manuel de Sousa eta Ana Gertrudesen alaba, Maria Severa Onofriana 1820ko uztailaren 26an jaio zen[2] Lisboako Madragoa auzoan[3], eta irailaren 12an bataiatu zuten[4]. Bere ama taberna baten jabea zen eta A Barbuda («emakume bizarduna») ezizena zuen[3]. Tradiziozko bertsioaren, aita erromani jatorrikoa zen eta Santarémen jaio zen[5], beina Paulo Lima antropologoak 2023an egindako ikerketak dio Maria Severa ez zela erromani jatorrikoa, esklabo beltzen ondorengoa baizik[6].
10 urte inguru zituela hasi zen abesten eta 12 urte zituela prostituta bihurtu zen[6]. Gitarra portugaldarra ere jo zuen[7]. Manozinho eta Mesquita fado abeslariekin batera abestu zuen[4]. Batez ere Bairro Alto eta Mouraria auzoetan aritu zen[7].
Maria Severaren maitaleetako bat (edo esplotatzailea, Paulo Limaren esanetan) Francisco de Paula de Portugal e Castro Vimiosoko kondea izan zen[6].
Tuberkulosiak jota hil zen Capelão kaleko putetxe batean, sakramentuak jaso gabe, 1846ko azaroaren 30ean[4][7], eta Alto de São João hilerriko hobi komun batean lurperatu zuten hilkutxarik gabe[5].
1867an, Sousa do Casacãok Fado da Severa abestia jaso zuen, eta 1867an Teófilo Braga idazleak Cancioneiro Popular bilduman sartu zuen[7].
Maria Severaren ospea hazi egin zen Júlio Dantasen A Severa eleberriari eta antzezlanari esker. 1931n, Leitão de Barros zuzendariak soinua duen lehen film portugaldarra grabatu zuen, izenburu berekoa[7].
2011ko uztailaren 19an, Maria Severa Onofriana musikal erromantikoa estreinatu zen Shaw Festivalen (Niagara-On-The-Lake, Ontario). Jay Turveyk and Paul Sportellik musika eta letrak idatzi zituzten, Jackie Maxwellek musikala zuzendu zuen, eta Julie Martellek paper nagusia bete zuen[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.