Maria Krüger
From Wikipedia, the free encyclopedia
Maria Krüger (Varsovia, 1904ko irailaren 6a – ibidem, 1999ko abuztuaren 13a) poloniar idazle eta kazetaria izan zen.
Maria Krüger | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Varsovia, 1904ko irailaren 6a |
Herrialdea | Polonia Errusiar Inperioa |
Heriotza | Varsovia, 1999ko abuztuaren 13a (94 urte) |
Hobiratze lekua | Powązki Cemetery (en) |
Familia | |
Aita | Edmund Krüger |
Haurrideak | |
Hezkuntza | |
Heziketa | Varsoviako Unibertsitatea Q20032244 |
Hizkuntzak | poloniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, haur literaturaren idazlea, gidoilaria eta idazlea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Bizitza
Edmund Krüger idazlearen eta Aniela Paulina Krügerren alaba eta Halina Bielińska zuzendariaren ahizpa zaharrena[1], Maria Krüger Varsovian jaio zen 1904ko irailaren 6an[2]. 1924tik 1929ra Varsoviako Zientzia Politikoen Akademian ikasi zuen, eta hurrengo hiru urtez Varsoviako Unibertsitatean. Aldi berean Trzaska, Evert i Michalski eta Nasza Księgarnia argitaletxeen lan egin zuen[3]. 1930eko hamarkadaz geroztik, kazetari gisa lan egin zuen hainbat aldizkaritan, eta horrez gain, Płomyk eta Płomyczek aldizkarietan haurrentzako ipuinak eta olerkiak argitaratu zituen[4]. Naziek Polonia okupatu zutenean, Maria Krügerrek Epoka talde demokratikoarekin kolaboratu zuen, eta 1944an Varsoviako matxinadan parte hartu zuen[5][6].
Gerra ostean, denbora batez Kultura eta Arte Ministerioan aritu zen, eta gero Atzerri Ministerioan[6]. 1946tik 1948ra poloniar irratiko berriemaile izan zen Bernan (Suitza)[3]. Poloniara itzuli ondoren, haurrentzako irratsaioen saila zuzendu zuen eta telebistan lan egin zuen, non, bereziki, Miś z okienka haurrentzako saio ezaguna sortu zuen[5][6].
1959an, Maria Krügerren idazlanik ospetsuena argitaratu zen: Karolcia izeneko haurrentzako eleberri laburra. Liburuak arrakasta handia izan zuen, eta irakurleek eta argitaletxeak eskatuta, Krügerrek segida bat idatzi zuen 1970ean: Witaj, Karolciu[7].
Maria Krüger 1999ko abuztuaren 13an hil zen. Varsoviako Powązki hilerrian lurperatu zuten[6].
Lanak
- Nasi przyjaciele (1930)
- Szkoła narzeczonych (1945)
- Dar rzeki Fly (1957)
- Petra (1957)
- Bajki (1958)
- Karolcia (1959)
- Godzina pąsowej róży (1960)
- Klimek i Klementynka (1962)
- Apolejka i jej osiołek (1963)
- Ucho, dynia, sto dwadzieścia pięć! (1964)
- O Margosi młynarzównie (1965)
- Jak Bartuś z wiatrem gonił (1966)
- Witaj, Karolciu (1970)
- Złota korona. Opowiadania z historii Polski (1976)
- Serce dzwonu (1981)
- Odpowiednia dziewczyna (1988)
- Najpiękniejsze bajki (1997)
- To my! Dwa kapciuszki (1997)
- Było? Nie było?
- Legendy polskiej ziemi
- Po prostu Lucynka P.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.