From Wikipedia, the free encyclopedia
Maria Josep Udina i Abelló (Bartzelona, 1940ko ekainaren 29a – Castelldefels, 2024ko ekainaren 10a) kataluniar pedagogo, politikari, idazle eta esperantista izan zen.
Maria Josep Udina i Abelló | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Bartzelona, 1940ko ekainaren 29a |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | Castelldefels, 2024ko ekainaren 10a (83 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | katalana esperantoa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | pedagogoa, politikaria, idazlea eta esperantista |
Bartzelonan jaioa, 1970ean Castelldefelsera joan zen bizitzera, eta bertan udalerriko bizitza politiko eta sozialean parte hartzen hasi zen[1]. 1983tik 1987ra Castelldefelseko kultur zinegotzia izan zen[2]. Movem Castelldefels mugimendu politikoko kide ere izan zen[2].
Gizarte arloan La Finestra de Castelldefels hezkuntza elkartearen sortzaile eta idazkari[3] eta eta Kataluniako Esperanto Elkarteak antolatutako 39. Kataluniako Esperanto Kongresuaren Antolakuntza Batzordeko presidente izan zen[4]. Pep Solérekin batera, Coral Margalló eta Castelldefelseko Musika Elkartea sortu zituen[1].
Udinak funtsezko zeregina izan zuen Castelldefelseko memoria historikoaren defentsan eta Ramon Fernández Jurado Kolektiboko ordezkaria izan zen. Bere lanari esker, Castelldefelseko liburutegiak jatorrizko izena berreskuratu zuen: Fernández Jurado liburutegia[5].
Hainbat liburu idatzi zituen, askotan beste egile batzuekin elkarlanean. Bere idazlanen artean fikziozko liburuak, saiakerak eta biografiak daude: Àvia, L'escola nova, L'olla del rei (Pep Solérekin batera), Pirates a Castelldefels (Pep Solérekin batera)[6], Salut Companys! Ramón Fernández Jurado (Pep Solé eta Ignacio Gamenekin batera), Pensem en la nova educació (Marta Matarekin batera)[7]. Himne de les Ciutats Educadores ere idatzi zuen[3].
Bere argitalpenez gain, Udinak hainbat hitzaldi, liburu-aurkezpen eta kultur-ekitaldi antolatu zituen Castelldefelsen eta Kataluniako beste herri batzuetan, besteak beste, Marta Matari eta Francesc Ferrer i Guàrdiari buruzko hitzaldiak[8][9]. Marta Mata pedagogoarekin lankidetza estua izan zuen. Harekin 37 urtez aritu zen Associació de Mestres Rosa Sensat elkartean[10][3] eta hainbat kargu bete zituen Marta Mata Fundazioan[11][12].
2017an, Maria Josep Udinak eta Pep Solék Castelldefels Hiriaren Saria irabazi zuten, hiriaren garapen sozial eta kulturalean egindako ekarpenagatik[1].
Maria Josep Udina Castelldefelsen hil zen 2024ko ekainaren 10ean[13].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.