Remove ads
idazlea, poeta eta zinemagile eskoziarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Margaret Caroline Tait (Kirkwall, 1918ko azaroaren 11 – Firth, 1999ko apirilaren 16a) zinemagile, idazle, poeta eta sendagile eskoziarra izan zen.
Margaret Tait | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Kirkwall, 1918ko azaroaren 11 |
Herrialdea | Erresuma Batua Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua 1927ko apirilaren 12a) |
Heriotza | 1999ko apirilaren 16a (80 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Edinburgheko Unibertsitatea Experimental Centre of Cinematography (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea, zinemagilea, medikua eta film-zuzendaria |
Margaret Tait Kirkwall (Orkada uharteetan, Eskozia iparraldean) hirian jaio zen eta han hazi zen, Edinburghera ikastera joan arte.[1]
Edinburgheko Unibertsitatean sendagile ikasketak egin zituen eta 1941ean graduatu zen.[1]
1943 eta 1946 artean Errege Armadan mediku taldean aritu zen, Indian, Sri Lankan eta Malasia britainiarrean.[1]
Ondoren, 1950ean, Erromara joan zen zinematografia ikastera Centro Sperimentale di Cinematografian.[2]
Margaret Tait 1999ko apirilak 16an hil zen Alex Pirie senarrarekin konpartitzen zuen etxean, Orkada uharteetan.[3][4]
Italian ikasketak bukatutakoan, Edinburgera itzuli zen 1952an, (Rose Street kalean bizi izan zen)[5] eta Ancona Films sortu zuen (ikasi zuen garaian bizi izan zen kalearen omenez).[3]
Garai hartan, Edinburgeko Rose Street Poets (‘Rose kaleko poetak’) taldeko kidea ez zen, baina haien ingurukoa izan zen (talde hartan zeuden, Hugh MacDiarmid, Sorley Maclean eta Norman MacCaig besteak beste).[6]
1955 eta 1961 urteen artean Cockburn Association elkarte kontsrebadoreko zuzendaritzako kidea izan zen.[7]
1960ko hamarkadaren erdialdera Helmsdalen (Sutherland) bizi izan zen, Orkada uharteetara itzuli aurretik.[8]
1970ko hamarkada hasieran Kirkwall eta Orkada irletako paisaia eta kulturan inspiratutako filmak egin zituen. [9][10]
Bere 32 film laburren gehienak eta Blue Black Permanent izeneko film luze bakarra Orkada uharteetan egin zituen.[9][10]
Poesia eta prosa ere idatzi zituen 1959 eta 1960 urteetan, berak autoeditatutakoak, bertsotan idatzitako hiru liburu (Origins and elements, The Hen and the Bees, Subjects and Sequences) eta bi ipuin labur (Lane Furniture: A Book of Stories and The Grassy Stories: Short Stories for Children). 2012an Sarah Neely akademikoak Margaret Tait Poems, Stories and Writings liburua editatu zuen Ali Smith-en hitzaurrearekin. 2023an bigarren edizio bat egin zen, Carcanet Classic bilduman.[9][10]
Poesian zeukan interesa, bere fimetan islatzen zen. Hori horrela, The Leaden Echo and the Golden Echo filmaren izena Gerard Manley Hopkinsen poema baten izenetik dator eta Tait bera ageri da poema hura irakurtzen; Hugh MacDiarmid, A Portrait filmean poeta bera ageri da bere poema batzuk irakurtzen; eta Colour Poems filmean idatzi zuen "A poem started in words is continued in images." (‘hitzetan hasitako poema, irudien bidez jarraitua da’) [Subjects and Sequences: a Margaret Tait Reader, LUX, London, 2004, 164. or.]. Much analysis of Tait's work also foregrounds their lyrical qualities. Aerial filmari buruz Ali Smith idazleak ere idatzi zuen Taiten filmen lirikotasuna: "Here's a tiny poem of the relentlessness and beauty of the natural, all around us." (‘Hona hemen poema txiki bat, gure inguru guztiaz, naturaren etengabetasun eta edertasunaz’).[11] George MacKay Brown Orkadatako idazleak idatzi zuen Taiten Place of Work filameaz T. S. Elioten poema gogorarazten zuela[12]
1983ko Chanell 4 telebista kanalak produzitutako Margaret Tait: Film Maker dokumentalean, Margaret Taitek bere lana, film-poemak egitea zela esaten zuen.
2010ean Margaret Tait Award saria sortu zen Glasgow Film Festival zinemaldian.[14]
Taiten lanen erretrospektiba egin zuten National Film Theatre London-en 2000an, Benjamin Cook eta Peter Todd-ek komisariatuta; eta Edinburgh Film Festival zinemaldian 2004an eta BFI Southbank (NFT) Londresen 2018an, azken biak Peter Todd-ek komisariatuta.[15][16][17][18] Azken hau, 2018koa, urte osoan zehar ospatu zen, Creative Scotland erakundeak bultzatuta. Gainera ehun urteurranagatik bere lanaren erakusketak egin ziren: Glasgowko Gallery of Modern Art (GoMA)n eta Orkadatako Pier Arts Centre aretoan.
2020ko otsailean Historic Environment Scotland erakundeak omenezko plaken planean sartu zuen. Kirkwalleko Broad Streeteko 25.ean jarri zen plaka, 2022ko uztailaren 14an.[19][20]
Bere poemen liburuan oinarritutako Subjects and Sequences nazioarteko film tourra egin zen eta Taiten lana ezagutzera eman zuen hiru urtez: Londres, Eskozia, Bristol, Paris, Cardiff, Austin, New York,[21] Mumbai, Berlin,[22] Harvard Film Archive,[23] eta Atenasen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.