Margaret Murray Robertson
irakasle eta idazle eskoziar-kanadarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Margaret Murray Robertson (Stuartfield, 1823ko apirilaren 22a – Montreal, 1897ko otsailaren 14a) eskoziar-kanadar irakasle eta idazlea izan zen.
Margaret Murray Robertson | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Stuartfield, 1823ko apirilaren 22a |
Herrialdea | Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua |
Heriotza | 1897ko otsailaren 14a (73 urte) |
Jarduerak | |
Jarduerak | eleberrigilea eta irakaslea |
Bizitza
Margaret Murray Robertson Stuartfielden jaio zen, Eskozian, 1823ko apirilaren 22an. James Robertson artzain kongregazionalistaren[1] eta Elizabeth Murrayren alaba izan zen. Lau haurride zituen: Mary, John, Joseph eta Andrew.[2] 1832an ama hil zitzaion Orduan familiak Vermont estatuko Derby herrira emigratu zuen,[1] eta lau urte geroago Quebeceko Sherbrooke hirira. Maryk eta Margaretek Massachusettsko Mount Holyoke ikastetxean ikasi zuten eta gero Sherbrooke Ladies' Academyra joan ziren irakasle. Margaret han geratu zen 1865era arte.[2]
1864an, Galt saria irabazi zuen An Essay on Common School Education izeneko saiakerarengatik. 42 urte zituela, bere irakasle karrera utzi zuen lanaldi osoko idazle izateko. Lehen eleberria, Christie Redfern's Troubles, 1866an argitaratu zuen.[2] Guztira 14 eleberri edo gehiago kaleratu zituen 1890era arte. Bere eleberrietako protagonista gehienak emakumezkoak ziren, eta jorratu zituen gai nagusiak etxea eta familia ziren.[1]
Robertson Montrealen hil zen 1897an, 73 urte zituela.[1]
Lanak
- Christie Redfern's troubles (1866)[3]
- Christie, or, the way home (bi liburukitan, 1866)
- Stephen Grattan's faith (1867)
- The Orphans of Glen Elder (1868)[3]
- Ethan Hale, or, light at last (1869)
- Janet's Love and Service (1869)[3]
- The little house in the hollow (1869)
- Little Serena in a strange land (1870)
- The Inglises, or, how the way opened (1872)[3]
- The twa Miss Dawsons (1880)
- Frederica and her guardians: the perils of orphanhood (1874)
- The story of Little Gabriel (1881)
- Shenac's work at home (1883)
- Eunice (1887)
- Allison Bain, or, by a way she knew not (1887)[3]
- David Fleming's forgiveness (1891)[3]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.