Maren Birgit Gaulke (1955eko apirilaren 4a) alemaniar herpetologoa da, batez ere muskerrak, sugeak eta dortokak aztertzen dituena.
Maren Gaulke | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | 1955eko apirilaren 4a (69 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | herpetologoa, geologoa, biologoa eta paleontologoa |
Bizitza
1988an doktoretza lortu zuen Kielgo Unibertsitatean. 1980ko hamarkadaren erdialdean Asiako hego-ekialdean eta Filipinetan hasi zen landa-lana, non animalia tropikalen ekologia, etologia eta menpekotasun trofikoei buruzko ikuspegi berriak garatu zituen[1]. Hainbat narrasti espezie berriren lehen deskribapenak egin zituen, besteak beste Dendrelaphis flavescens (1994), Cyclemys pulchristriata (1997), Lycodon Fausti (2002), Gekko Ernstkelleri (2006), Luperosaurus corfieldi (2007).
Gaulkeren interes nagusia baranoak dira, Komodoko dragoien senide hurbilak[2]. Varanus mabitang (2001), Varanus palawanensis (2010), Varanus rasmusseni (2010) eta Varanus samarensis (2017) espezieak deskribatu zuituen. 2017an, Negros, Masbate eta Panay uharteetako Sanguirana acai igel espeziea deskribatu zuen taldeko parte izan zen[3].
Municheko Unibertsitateko Geobio Zentroko «aparteko langilea» da[2][4].
Lanak
- Nature Travel Guide Philippines (2002)
- Nature Travel Guide Australia (Alexander Volker Altenbachekin batera, 2007)
- Water Dragons and Sailors (Heiko Werningekin batera, 2008)
- The Herpetofauna of Panay Island, Philippines (2011)
Omenaldiak
2008an, Gernot Vogelek eta Johan van Rooijenek suge espezie bati Dendrelaphe marenae jarri zioten izena Maren Gaulkeren omenez[3].
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.