Marcel Pilet-Golaz

politikari suitzarra From Wikipedia, the free encyclopedia

Marcel Pilet-Golaz

Marcel Pilet-Golaz (Cossonay, 1889ko abenduaren 31Paris, 1958ko apirilaren 11) suitzar politikaria izan zen, Suitzako Konfederazioko presidentea 1934an eta 1940an.

Datu azkarrak Suitzako Konfederazioko presidente, Member of the Swiss Federal Council (en) ...
Itxi

Lausanako Unibertsitatean zuzenbidea ikasi zuen, Leipzigen eta Parisen osatu zituen ikasketak eta doktoretza lortu zuen 1912an.

Alderdi Erradikal Demokratikoko kide izan zen. Vaud kantonamenduko diputatu izan ondoren, politika nazionalera igaro zen. Suitzako Kontseilu Nazionaleko kide izan zen 1925etik 1928ra, eta Suitzako Kontseilu Federaleko kide 1929tik 1944ra. Bertan, Herrizaingo Saila, Posta eta Trenbide Saila eta Kanpo Arazoetarako Saila zuzendu zituen. Suitzako Konfederazioko presidentea izan zen 1934an eta 1940an.

1940an demokraziaren erreforma autoritarioari buruz hitz egin zuen, suitzarrek oso gaizki hartu zutena. Nazien aldeko alderdietako kideak ere hartu zituen. Hala ere, neutraltasun-politika ofizialari eutsi zion, Hirugarren Reicharen eta aliatuen arteko orekarekin. 1944an Sobietar Batasunarekin negoziazio sekretuak egiten saiatu zen. Honek errefusatu egin zituen eta faxista izatea leporatu zion. Prentsak eta iritzi publikoak Pilati egotzi zioten errua, dimisioa eman behar baitzuen.

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.