Barañaingo alkatea Nafarroan From Wikipedia, the free encyclopedia
María Lecumberri Bonilla[1] (Barañain, Nafarroa, 1982) UPNko politikaria da, 2019etik Barañaingo alkatea da.
María Lecumberri | |||
---|---|---|---|
2019 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Barañain, 1982 (41/42 urte) | ||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | erizaina | ||
Enplegatzailea(k) | Osasunbidea | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | Nafar Herriaren Batasuna |
Lecumberri erizaintzako laguntzaile gisa lan egiten du Nafarroako Ospitalean. 2019an alkatetza lortu zuenean UPNren Barañaingo Batzordeko burua da eta 2003tik Udaleko zinegotzi gisa ziharduen.[2]
Aldaketa asko egon dira alkatetzan azken legealdetan. UPNko Jose Antonio Mendibek zentsura-mozio bidez eta PSNren babesarekin lortu zuen alkatetza 2008an, Nafarroa Baiko Floren Lukiri kenduta. Zazpi urtez izan zuen aginte-makila UPNk, baina 2015eko udal hauteskundeen ondoren, EH Bilduko Oihaneder Indakoetxeari pasatu behar izan zion. Nahiz eta UPN lehen indarra izan, zinegotzi bat gutxiago zuen (6). EH Bilduk (4), berriz, hitzarmena lortu zuen, Geroa Bai (3), Barañainen Parte Hartuz (2) eta Izquierda-Ezkerra/Equorekin (2). Babes horrekin, UPNren eta PSNren oposizioari aurre egiteko moduan zen udal gobernua.[3] 2019an Oihaneder Indakoetxeak ez zuen kargua berretsi. Koalizio abertzaleko hautagaiak EH Bilduko bost ordezkarien, Geroa Baiko bien eta Podemosen babesa lortu zuen, zortzi boto guztira, 11ren gehiengoa lortzeko nahikoak ez zirenak. Nafarroa Sumak, hauteskundeetan zortzi zinegotzirekin boto gehien jaso zituen indarra, bere hautagaiari eman zion botoa; PSN, berriz, bost zinegotzirekin, bere buruari eman zion botoa. Alkate berria María Lecumberri izan zen.[4]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.