From Wikipedia, the free encyclopedia
Manuel Ángel Leguineche Bollar[1] (Arratzu, Bizkaia, 1941eko irailaren 28a - Madril, Espainia, 2014ko urtarrilaren 22a) euskal herritar kazetari, idazle eta bidaiaria izan zen. Gaztelaniaz idatzi zituen bere lanak.
Manu Leguineche | |||||
---|---|---|---|---|---|
(2007) | |||||
1982 - 2001
1969 - 1981 | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotzako izen-deiturak | Manuel Ángel Leguineche Bollar | ||||
Jaiotza | Arratzu, 1941eko irailaren 28a | ||||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||||
Bizilekua | Madril Torija Brihuega | ||||
Heriotza | Moncloa-Aravaca, 2014ko urtarrilaren 22a (72 urte) | ||||
Hobiratze lekua | San Isidroko hilerria | ||||
Heriotza modua | berezko heriotza: arnas gutxiegitasuna | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | Madrilgo Unibertsitatea : Italian philology (en) | ||||
Hizkuntzak | gaztelania | ||||
Irakaslea(k) | Miguel Delibes | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | kazetaria eta idazlea | ||||
Jasotako sariak | ikusi
|
1980an Kazetaritzako Espainiako Saria irabazi zuen. 2008an gaztelaniazko Euskadi Literatura Saria irabazi zuen. 2010ean, Eusko Jaurlaritzak Lan Onari saria eman zion, Euskadiren alde jardun duten edota Euskadiren ekonomia, historia eta kultura munduan ezagutarazi duten pertsonei eskainitako saria.
Colpisa eta Fax Press albiste-agentzien sortzailea izan zen. Berriemaile lanetan, XX. mendeko gertaera historiko ugariren lekuko izan zen. Gertutik bizi izan zituen, adibidez, Koreen arteko gerra edota Irango islamiar iraultza. Gainera, Aljerian, Indian, Pakistanen, Vietnamen, Libanon, Afganistanen eta Nikaraguan ere aritu zen, besteak beste.
Leguinecheren kazetari idazkera literario, erakargarri eta pertsonala zela kausa, Espainiako maisu nagusietakotzat dute bere alorrean. Haren lanen artean, aipagarriak dira Los años de la infamia: crónica de la II Guerra Mundial (1995), Adiós, Hong Kong (1996), Annual, 1921 (1997), Apocalipsis Mao: una visión de la nueva China (1999), La felicidad de la tierra (1999), Recordad Pearl Harbour (2001), Gibraltar (2002), Madre Volga (2003) eta El último explorador (2004).
1980an Kazetaritzako Espainiako Saria eman zioten. 2008an, berriz, Euskadi Literatura Saria jaso zuen El club de los faltos de cariño lanarengatik. Eta bere idazle eta kazetari ibilbide luzean beste sari asko irabazitakoa da: Pluma de Oro, Cirilo Rodriguez, Godó, Julio Camba eta Ortega y Gasset sariak, besteak beste.
Bere bizitzako azken urteetan, gaixorik, La Alcarria eskualdeko Brihuegan (Guadalajarako probintzia) bizi izan zen. Madrilgo Jiménez Díaz Fundazioa unibertsitate ospitalean hil zen, 2014ko urtarrilaren 22an, arnas gutxiegitasunaren ondorioz.[2]
Hainbat sari irabazi ditu. Hona hemen nabarmenenak:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.