From Wikipedia, the free encyclopedia
Manuel Gutiérrez de la Concha Irigoyen (Córdoba de Tucumán, 1808ko apirilaren 3a-Muru, 1874ko ekainaren 27a), Dueroko markesa, espainiar militar eta politikaria izan zen, baita aristokrata ere. Liberal moderatua, Lehen Karlistaldian isabeldarren alde egin zuen. Beraskoainen eta Arroitzen borrokatu eta landa-mariskal izendatu zuten. Portugalen eta Matinerren Gerran ere aritu zen.
Bere garaiko estrategarik onenetarikotzat hartua, Bigarren Karlistaldian parte hartzea eskatu zioten eta Abartzuzako guduan hil zuten. Herra handiz jo zuen bertakoen kontra; gerra horretan, Nafarroaz esan zuen:
« | "Nafarroak gerra nahi du, eta gerra izanen du, Espainiarekin bakean bizitzera behartuko duen gerra". | » |
Bilbok kale nagusi bat eskaini dio militar aristokrata honi: Concha Jeneralaren kalea.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.