From Wikipedia, the free encyclopedia
Emmanuel N'Djoké "Manu" Dibango (Duala, 1933ko abenduaren 12a - Paris, 2020ko martxoaren 24a) kamerundar saxofoi-jotzaile, pianista, bibrafonista, orkestra zuzendari, musikagile, konpositore eta abeslaria izan zen. Haren estiloa jazz, soul eta afrikar erritmoen fusio bat zen, eta baita saltsarena ere, neurri txikiagoan bada ere.
Manu Dibango | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Odilien Emmanuel Dibango |
Jaiotza | Duala, 1933ko abenduaren 12a |
Herrialdea | Kamerun Frantzia |
Heriotza | Melun, 2020ko martxoaren 24a (86 urte) |
Hobiratze lekua | Grave of Manu Dibango (en) |
Heriotza modua | berezko heriotza: COVID-19a |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | musikagilea, saxofoi-jotzailea, abeslaria, estudioko musikaria eta musikaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | Jr. Dibbs |
Genero artistikoa | jazza Groove (music) (en) world musica makossa (en) soukous (en) afrobeata heavy metala |
Musika instrumentua | saxofoi altua bibrafonoa ahotsa soprano saxophone (en) tenor saxophone (en) pianoa gitarra Hammond organoa baritone saxophone (en) |
Diskoetxea | Decca Records (mul) Fania Records (en) Island Records Philips |
Emmanuel "Manu" Dibango Kamerungo Duala hirian jaio zen 1933ko abenduaren 12an. 1940an, Frantziara joan zen, eta han ikasi zuen pianoa eta saxofoia jotzen. Adituen hitzetan, ordea, Bruselan hartu zuen haren musikak gerora ezagun bilakatuko zuen afrikar doinua, hiri hartan bizi ziren Kongoko musikariekin izandako harremanaren ondorioz.[1]
Nino Ferreren taldeko pianista aritu zen, 1972an bakarkako ibilbideari ekin zion arte. Urte horretan, nazioarteko sona lortu zuen Soul Makossa abesti arrakastatsuari esker, eta bira egin zuen Ameriketako Estatu Batuetan zehar. Ordutik aurrera, batez ere Frantzian jarduten zuen arren, birak egin zituen bai Afrikan, bai Mendebaldeko herrialdeetan, batez ere Europan. Bere errepertorioan Frantziako abesti tradizionalak eta chanson garaikidekoak ere sartu zituen, Georges Brassensen Chanson pour l'Auvergnat edo Serge Gainsbourgen La javanaise kasu.
1994an, Afrikako musikari ospetsuenak —Angélique Kidjo, Salif Keïta, King Sunny Adé, Youssou N'Dour, Ray Lema, Papa Wemba, Touré Kunda...— bildu zituen Wakafrika diskoan.[2] Beste musika talde eta bakarlari askorekin lan egin zuen, hala nola, Fania All Stars, Fela Kuti, Peter Gabriel, Herbie Hancock, Elíades Ochoa, Sinéad O'Connor, Sly and Robbie eta Oreka Tx-rekin.[3] Kirikou et les Bêtes sauvages marrazki bizidunetako filmeko musikaren egileetako bat izan zen.
2020ko martxoaren 24an hil zen, 86 urte zituela, Covid-19 koronabirusaren infekzioak eragindako konplikazioen ondorioz.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.