Manowar

From Wikipedia, the free encyclopedia

Manowar

Manowar Ameriketako Estatu Batuetan 1980ean sortutako heavy metal musika taldea da, ezohiko soinu epikoa izateagatik ezaguna. Gutxienez bi aldiz egon dira Euskal Herrian kontzertuak ematen: 2010eko irailaren 10ean Durangon[1] eta 2025eko martxoaren 8an Iruñean[2].

Datu azkarrak Datuak, Jatorria ...
Manowar
Thumb
Manowar (2016)
Datuak
JatorriaAuburn, New York
Musika motaHeavy Metal, Power Metal
Urteak1980-egun
Produkzioa
Diskoetxea(k)Magic Circle Music
Taldekideak
Joey DeMaio
Eric Adams
Karl Logan
Scott Columbus
Lehengo taldekideak
David Shankle
Ross Boss Friedman
Donnie Hamzik
Rhino(Kenny Earl Edwards)
Informazio gehigarria
www.manowar.com
Twitter: MANOWAR MySpace: manowarofficial iTunes: 157798 Last fm: Manowar
Itxi

Historia

Joey DeMaiok eta Ross Boss Friedmanek topo egin zuten Black Sabbatharentzat lanean ari zirela. Eric Adams ahotsarako eta Donnie Hamzik bateriarako ekarrita, Manowar osatu zuten. Battle Hymns lehen diskoa kaleratu zutenean, Orson Welles "Dark Avenger" kantan narratzaile izan zuten. Fighting the World albumean bueltatzekoa zen Orson Welles, "Defender" abestiaren narrazioa burutzeko. Scott Columbus bateriajole berriarentzat ohi baino bateria indartsuagoak propio ekoiztu behar izaten ziren, hain gogor jotzen zuen eta. Manowar Guinness Errekorren Liburuan agertu zen 1984an, ozenkien jotzen zuen munduko taldea izateagatik.

Diskografia

Estudioko diskoak

  • Battle Hymns (1982)
  • Into Glory Ride (1983)
  • Hail to England (1984)
  • Sign of the Hammer (1984)
  • Fighting the World (1987)
  • Kings of Metal (1988)
  • The Triumph of Steel (1992)
  • Louder Than Hell (1996)
  • Warriors of the World (2002)
  • Gods of War (2007)
  • The lord of steel (2012)
  • The final battle I (2019)
  • The revenge of Odysseus (2022)

Zuzenekoak

  • Hell on Wheels (Zuzenean, 1997)
  • Hell on Stage (Zuzenean, 1999)
  • Gods of War Live (2007)

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.