Maite Larburu

biolin-jotzaile, abeslaria eta konpositorea From Wikipedia, the free encyclopedia

Maite Larburu
Remove ads

Maite Larburu Garmendia (Hernani, 1979ko abuztuaren 16a) gipuzkoar musikaria da.[1]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Remove ads

Biografia

Maite musikari polifazetikoa da. Biolina musika klasikoaren ildotik ikasi ondoren, antzinako musika edo mugimendu historizistan espezializatu zen Amsterdameko Kontserbatorioan "Nicanor Zabaleta" sariaren laguntzaz. Ondorioz, arlo horretako Europa erdikaldeko talde esanguratsuenekin egin du lan azken 15 urteetan zehar. Horien artean: Amsterdam Baroque Orchestra, B’rock, Anima Eterna Brugge, Holland Baroque, Ricercar Consort, Les Timbres, Capriccio Stravagante, Solamente Naturali, Vox Luminis… etabar.[2]

Hala ere, biolina ez da Maiteren kreatibitate lanabes bakarra: musika tresna desberdinen eta hots-hitz-armonien tarteak arakatzea maite duenez, hiru diska plazaratu ditu kantugile moduan: hoietako bi neighbor bikotearen izenpean eta azkena (Hezurren Azpian), bere lehendabiziko bakarkakoa. Lan honek 2020ko Musika bulegoa saria jaso zuen album onenaren sailean eta 2020ko musika independientearen Premios MIN sarien finalista izan zen, euskarazko album onenaren sailean.[3]

Euskadi Irratiko Arratsean saioan kolaboratu izan du eta baita Berria egunkarian ere.[4]

Bere azken proiektuen artean AMUA antzezlana dago; Axut! antzerki konpainiarekin elkarlanean sortua. Antzezlan honetarako musika sortu eta interpretatzeaz gain, Larburu oholtza gainean dabil aktoresa lanetan, Ximun eta Manex Fuchs-en alboan.[5]

2002-2018 urteen artean Amsterdamen bizi izan zen. Ordutik, Hernanin bizi da.

21garren mendeko Trobairitz haietako bat dela irudikatzea maite du, batzuetan.[2]

Prentsan kolaborazioak

  • Berria egunkarian[6]
  • Arratsean irratsaioan, Arantza Iturberekin, hamabostero Hotsadarrak sortuaz.[7]
  • Behinola aldizkaria. Belarria ere aditza da. Behinola aldizkaria. Lau eskutara ISSN 1575-8168. 36.zkia (2017ko abendua) 38-41 or.
Remove ads

Diskografia

Neighbor Taldea

Maite Larburu Taldea

Soinu bandak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading content...
Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads