zuberoar antzerkilaria, kantaria eta musikaria From Wikipedia, the free encyclopedia
Maika Etxekopar (Gotaine-Irabarne, Zuberoa, 1987) antzerkilaria, kantaria eta musikaria da. Amaren Alabak kantari taldean egin zen ezagun.
Maika Etxekopar | |
---|---|
Maika Etxekopar "Harian" ikuskizunaren une batean. Irudi gehiago | |
Bizitza | |
Jaiotza | Gotaine-Irabarne, 1987 (36/37 urte) |
Herrialdea | Zuberoa, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Mixel Etxekopar |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | antzerki aktorea, abeslaria, musikaria eta aktorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Kidetza | Amaren Alabak Le Petit Théâtre de Pain |
Musika instrumentua | ahotsa |
Antzerkilari gisa "Le Petit Théâtre de Pain" konpainian dabil, antzezle profesional bidean. William Shakespeareren Hamlet lanaren bertsio egokitu bat plazaratu zuten .
2023an Bonbon Beltz taldearekin Gure Zaharrak lana taularatu du, Maika aktoreetako bat izateaz gain taula-zuzendaria ere bada. Helduentzako txotxongilo ikusgarriekin egiten dute. Tamaina naturalekoak dira txotxongiloak eta atzetik dute aktore maneiatzaile bana (Ahlam Slama, Battitt Halsouet, Amaia Irazabal, Bruno Hollemaert, eta Maika Etxekopar bera). antzezlana Urtxintx urdinak izeneko zahar etxean kokatuta dago, bertan giroa elektrikoa da. Langileak egoitzaren 50 urteen ospatzeko besta handi bat prestatzen ari dira, Osasun Inspekzioak abisatu gabeko bisita bat abiatuko duelarik, artatzaile taldearen baitan ezinegona eta sentikortasuna areagotzen dira…[1][2]
Mixel Etxekopar musikariaren alaba da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.