eskiatzaile akrobatikoa From Wikipedia, the free encyclopedia
Maialen Oiartzabal Mendibil (Oiartzun, Gipuzkoa, 1999ko irailaren 25a) eskiatzaile akrobatikoa[1] eta psikologoa da. 2017an hasita hainbat aldiz irabazi du Espainiako Akrobaziazko Eskiko Txapelketa, emakumeetan.[2] Txapelketa horretako lehen hiru garaipenak, 2017 eta 2019. urteen bitartean, kategoria absolutuan lortu zituen, nahiz eta oraindik junior mailan lehiatzeko adina (18-20 urte) zuen.[3][1] Oiarmendi Kirol Klubekoa da, bere anaia gazteago Paulekin batera.[1] 2018tik (NKEF) Euskal Neguko Federazioan kirolaria da eta 2020tik Basque Team Fundazioko kirolari bekaduna.[4]
Maialen Oiartzabal Mendibil | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Oiartzun, 1999ko irailaren 25a (25 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Heziketa | Euskal Herriko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | eskiatzaile akrobatikoa eta psikologoa |
Maialen Altzibar auzoan jaioa da, Itsaso Mendibil Osa eta Jabier Oiartzabal Bertizen alaba zaharrena da eta anaia gazteagoa dauka, Paul, bera bezala eskiatzaile akrobatikoa. Lehen ikasketak Haurtzaro ikastolan egin zituen eta Oiartzo ikastolan batxilergoa. 2023ean Psikologiako gradua lortu zuen EHUan. Kirol psikologian interesatuta, Psicología Deportiva y Coaching PSYCHOLOGY izeneko masterra burutzen ari da (UNIR) Errioxako Nazioarteko Unibertsitatean. 2023tik psikologo gisa lan egiten du.
Familiaren arrimoan hasi zen txikia zela eskiatzen eta 13 urterekin probatu zuen lehen aldiz eski akrobatikoa. Harrezkero, modalitate horretako nazioarteko lehiaketetan parte hartzen du. Entrenamenduak hasieran Frantzian egiten zituen baina 2015etik Andorran. Bertan bizitu zen 2019tik 2021 arte. Lortutako hainbeste garaipenen arten, baditu batzuk gogoangarriagoak. 2017ko bi garaipen ditu gogoko, Espainiako Emakumezkoen Akrobaziazko Eskiko Txapelketa irabazi izana eta baita Nazioarteko Txapelketan irabazitakoa ere. Horrekin batera Europako Ligan, Europa Cup, Slopestyle modalitatean, azken rankinean lortutako 3. postua eta Espainiako Emakumezkoen Akrobaziazko Eskiko Txapelketan irabazitakoa. Europako Lehiaketan lortutako 3. postuarengatik, kategoria igo zioten Espainiako Selekzioan.[5]
Bere ibilbidean arantza bat geratu zaio. 2022an aukeratu zuten Munduko Txapelketa Unibertsitarioetarako baina COVIDa medio ezin izan zuen parte hartu.
Urtea | Txapelketa | Emaitza |
---|---|---|
2017 | Espainiako Emakumezkoen Akrobaziazko Eskiko Txapelketa | Txapelduna |
2018 | Espainiako Emakumezkoen Akrobaziazko Eskiko Txapelketa | Txapelduna[2] |
2018 | Esloveniako EuropaCup Txapelketa, Slopestyle modalitatean | 5. |
2018 | Frantziako Varseko Fis Txapelketan, Slopestyle modalitatean | 3. |
2018 | Europa Cup, Slopestyle modalitatean, azken rankinean lortutako postua | 12. |
2019 | Frantziako LaClusazko EuropaCup Txapelketan, Slopestyle modalitatean | 8. |
2019 | Alemaniako Goetschengo EuropaCup Txapelketan, Big Air modalitatean | 4. |
2019 | Italiako Livignoko EuropaCup Txapelketan, Slopestyle modalitatean | 6. eta 8. |
2019 | Europa Cup, Slopestyle modalitatean, azken rankinean lortutako postua | 9. |
2019 | Europa Cup, BigAir modalitatean, azken rankinean lortutako postua | 4. |
2020 | Europa Cup, Slopestyle modalitatean, azken rankinean lortutako postua | 3 . |
2020 | Espainiako Emakumezkoen Akrobaziazko Eskiko Txapelketa | Txapelduna |
2020 | Europa Cup, BigAir modalitatean, azken rankinean lortutako postua | 6. |
2021 | Europa Cup, BigAir modalitatean, Les Arcs, Frantzia | 6. |
2021 | Europa Cup, BigAir modalitatean, Davos, Suiza | 6. |
2021 | Europa Cup, BigAir modalitatean, Gotschen, Alemania | 6. |
2021 | Europa Cup, Slopestyle modalitatean, Leysin, Suiza | 5. |
2021 | World Cup, Slopestyle modalitatean, Stubai, Austria | 26. |
2022 | Europa Cup, BigAir modalitatean, Les Arcs, Frantzia | 6. |
2023 | Euskadiko txapelketa nagusian, Slopestyleko modalidadean | Txapelduna[6] |
2023 | Fis mailako txapelketetan, BigAir eta Slopestyle modalitateetan, | Txapelduna[6] |
2023 | EspainiakoSlopestyle txapelketak Baqueira Bereten | Txapelduna[7] |
2024ean jaso zuen Maialenek aitortza egingo zion Oiartzungo IX. Kirol Saria. Eskiatzaile akrobatikoaren ibilbide profesionala nabarmendu nahi izan zuen UKABek, herriko kirol elkarteetako ordezkariak eta Udala biltzen dituen Kirol Aholku Batzordeak, zehazki «goi mailako kirol lehiaketetan izandako ibilbide oparoagatik» eta «Oiartzun herriaren izena munduan zehar zabaltzeagatik».[8] Sari banaketa 2024ko urriaren 25ean egin zen, Landetxe Kultur Aretoan.[9]
"Oiartzuar emakumeak udalekuetan" egitasmoaren barruan, bere izena eraman zuen haur talde batek 2018an.[10]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.