From Wikipedia, the free encyclopedia
Maia Mikhailovna Plisetskaia[1] (errusieraz: Майя Михайловна Плисецкая; Mosku, Sobietar Batasuna, 1925eko azaroaren 20a - Munich, Alemania, 2015eko maiatzaren 2a) errusiar dantzaria izan zen.
Maia Plisetskaia | |
---|---|
(2009) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Mosku, 1925eko azaroaren 20a |
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna Alemania Lituania Errusia Espainia (1993 - |
Heriotza | Munich, 2015eko maiatzaren 2a (89 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Aita | Mikhail Plisetski |
Ama | Rachel Messerer |
Ezkontidea(k) | Māris Liepa (en) (1956 - 1956) Rodion Shchedrin (1958 - 2015) |
Bikotekidea(k) | ikusi
|
Haurrideak | |
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | errusiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | ballet dantzaria, koreografoa, aktorea, ballet-irakaslea, ballet teacher (en) eta oroitzapen-idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
shchedrin.de | |
|
1943an, Bolshoi Eskolako ballet-ikasketak bukatu zituen. Aipagarriak izan ziren Bolshoi Balletarekin egin zituen Beltxargen aintzira eta Intxaur kraskailua balletetako antzezpenak.
Herri askotan dantzatu zuen, Estatu Batuetan, Indian eta Txinan, besteak beste.
1964an, Lenin saria jaso zuen egindako lan bikainagatik.
Sobietarrak ez ziren koreografoen balletetan ere lan egin zuen, Roland Petit, Maurice Béjart eta Alberto Alonsoren balletetan, adibidez.
1975etik aurrera, Bruselako Ballet de XXe Sièclean aritu zen dantzari.
Errusiako Ballet Inperiala sortu zuen 1994an.
Plisetskaiaren lehen koreografia Ana Karenina (1972) izan zen, Tolstoiren eleberrian oinarritutako lana.
Teknika aldetik bikaina da, besoaren erabilera adierazkorra du, eta trebetasun osoz elkartzen ditu antzerkia eta dantza.
Antzezpen nagusiak hauek ditu: Bakhtxisaraiko iturria obrako Zarema, On Kixoteko Kitri, Giselle, Loti Ederreko Aurora, Harrizko Loreko Laurencia eta Beltxargen Aintzirako Odette-Odile.
2005ean, Asturiasko Printzea saria eman zioten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.