Magaly Solier

From Wikipedia, the free encyclopedia

Magaly Solier

Magaly Solier Romero (Huanta, 1986ko ekainaren 11) folk kantautore eta aktore peruarra da, kitxuaz abesten duena. La teta asustada filmearekin Berlinale Zinema Jaialdian Urrezko Hartza eskuratu zuen 2009an. 2017an UNESCOk "Bakearen aldeko artista" izendatu zuen[1].

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Magaly Solier
Thumb
(2010)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMagaly Solier Romero
JaiotzaHuanta (en) , 1986ko ekainaren 11 (38 urte)
Herrialdea Peru
Lehen hizkuntzaSouthern Quechua (en)
Hezkuntza
HizkuntzakSouthern Quechua (en)
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakaktorea, egile abeslaria eta kantugilea
Jasotako sariak
Musika instrumentuaahotsa

Allocine: 170095
Twitter: magalysolier
Itxi

Biografia

Magaly Solier Peru erdialdeko Ayacucho departamentuan jaio zen familia indigena batean. Gaztaroan bortxakeria handiko eremua izan zen Sendero Luminoso taldearen eta gobernuaren tropen artean, guztira 69.000 hildako utzi baitzituen. Solierren abestietan konfliktoak Ayacuchoko emakumezkoen artean izan zituen eraginak eta zauriak lantzen ditu sarritan.

2005ean egin zuen debuta Claudia Llosa zuzendariaren Madeinusa filmean eta zuzendari berarekin 2008an La teta asustada filmeko protagonista izan zen. Filmeko aktore nagusia izateaz gain hainbat abesti ere abestu zituen[2]. Film honek Perutik kanpoko arrakasta izan zuen eta Berlinen ospatzen den Berlinale Zinema Jaialdian sari nagusia eskuratu zuen, film onenaren Urrezko Hartza[3]. 2010an atzerriko hizkuntzako Oscar Sarietarako izendapena ere jaso zuen. Hurrengo urteetan Belgikan[4] eta Espainian hainbat filme ere egin zituen[5][6].

2009an Warmi diskoa atera zuen. Magaly Solier berak konposaturiko abestiez osaturik zegoen, denak ala denak kitxuaz abestuak[7]. 2015ean bigarren diskoa atera zuen, Coca Quintucha[8]. Disko berri honek folkore andetarraren ezaugarri nabarmenagoak dauzka.

2017an UNESCOk "Bakearen aldeko artista" izendatu zuen Frantzian egindako ekitaldi batean. Kitxuaren alde eta emakumezkoen eskubideen alde egindako lanarengatik jaso zuen izendapena[1].

Diskografia

  • Warmi (2009)
  • Coca Quintucha (2015)

Filmografia

Informazio gehiago Urtea, Filmea ...
Urtea Filmea Pertsonaia Zuzendaria Oharrak
2005 Madeinusa Madeinusa Claudia Llosa
2007 Dioses Inés Josué Méndez
2008 La teta asustada Fausta Claudia Llosa
Altiplano Saturnina Peter Brosens eta Jessica Woodworth
2010 Amador Marcela Fernando León de Aranoa
2011 Blackthorn Yana Mateo Gil
2012 Ñusta Huillac, La Tirana Ñusta Huillac Juan Luis Muñoz
Alfonsina y el mar Warmi David Sordella
Choleando Bere burua Roberto de la Puente Dokumentala
Supremo mandamiento Emakukemzkoa Juan Camborda Laburmetraia
2013 Sigo siendo (Kachkaniraqmi) Bere burua Javier Corcuera Dokumentala
2014 Les Hommes d'Argile Khadija Mourad Boucif
Mochica Siri-ren ahotsa Luigi Esparza eta Mauricio Esparza Animaziozkoa
2015 Blas Gabriela Blas Felipe Carmona
Magallanes Celina Salvador del Solar Labarthe
2016 Extirpador de idolatrías Haurraren ama Manuel Siles
El viaje macho Luis Basurto
2017 Retablo Anatolia Alvaro Delgado-Aparicio
2018 La Matriarca Dionisia Julián Casanova Ramírez
2019 Vivir Ilesos Lucía Manuel Siles
2020 The Saint of the Impossible Raffaella Marc Raymond Wilkins
Itxi

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.