madrildar kazetaria, irrati esataria eta telebistako aurkezlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Macarena Berlín González (Madril, 1973ko uztailaren 20a) madrildar kazetaria, irrati esataria eta telebistako aurkezlea da. Hablar por hablar saioko zuzendari eta eta aurkezle egindako lanagatik hainbat sari jaso ditu: 2010ean 'Saio-gidari onenaren saria', 2011 'Urrezko Antena', 2017an 'Ameco Prensa saria' Genero-berdintasunaren alde egindako informazio-lana, 2017an 'Fademur saria', landa-eremuan lan egiten duen emakumearen ikusgarritasuna saritzeko.[1] ''Elena Francis, lehen influencerra (2023)'' erreportaian parte hartu zuen.[2]
Macarena Berlín | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Madril, 1973ko uztailaren 20a (51 urte) |
Herrialdea | Espainia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria eta telebista aurkezlea |
1998an hasi zuen bere ibilbide profesionala, Europa FM irratian irrati-formulako esatari eta publizitate-iragarkietan lan eginez, eta geroago, 1999an, Cadena Dialen hasi zen. Harrezkero, bere lana aurkezle eta telebistako hainbat programatan kolaboratzaile gisa egin du: 40 TV, Canal+, Localia, Nexo, Antena 3, Cuatro, Cosmopolitan TV eta La Sexta.
2007an, Cosmopolitan TV katean De tienda saioa aurkeztu zuen 10 urtez. Lan horrekin batera, Cadena Ser-en Carrusel de verano saioa aurkeztu zuen.
2009ko otsailaren 23tik 2018ko uztailera SER katean Hablar por hablar saioa zuzendu eta aurkeztu zuen.[1] 2017ko maiatzaren 14an irrati-kate bereko Hoy por hoy saioa aurkezten eta zuzentzen hasi zen, Gemma Nierga oporraldietan ordezkatuz.[3]
El País egunkariak ematen dituen Ortega y Gasset Kazetaritza Sarien XXIX. edizioa aurkeztu zuen, eta, 2013an, El Chojinen I.R.A (Instinto, Razón, Autobiografía/ Sena, Arrazoia, Autobiografia) izeneko diskoaren sarrerako lokuzioa egin zuen.
Macarena Berlinek Telecinco kateko Aída serieko 203. kapituluan ere parte hartu zuen bere burua interpretatuz (Hablar por hablar es hablar sin más irrati-saioko aurkezlea).
2014ko martxoan, Aguilar argitaletxeak bere lehen literatura-esperientzia argitaratu zuen: "Hablar por Hablar, la vida sigue". Geroago, "Kate, la biografía" liburua argitaratu zuen eta, 2017an, "Háblame Bajito" best seller-a.[4][5]
Havana 7. Historias que cuentan bederatzigarren edizioaren 2014ko uztailean zeremonia-maistra izan zen. Bidaia- eta abentura-kazetaritzako lau profesional garrantzitsuk parte hartu zuten Calderón antzokian.
2014ko azaroan, Radio Barcelonak Liceo antzokian ematen dituen Ondas sarien zeremonia aurkeztu zuen.
Elle aldizkariak 2015eko urrian antolatutako Elle Works Day lana eta emakumea ardatz hartuta, Trajearen Museoan hitzaldiak, elkarriketak eta tailerrak zuzendu zituen.
2017ko irailetik 2018ko uztailera, TVEko Saber Vivir osasun-saioa aurkeztu zuen.[6] 2018ko urrian Cadena Ser-en Los muchos libros irratsaioa zuzentzen eta aurkezten hasi zen. 2019an, gainera, TVEn +Cotas saioa aurkeztu zuen.[7][8]
Martxoaren 8aren harira, Elena Francis kontsultategia emakumeentzako irratsaioak 1947tik 1984ra sortu zuen fenomenoa aztertu zen Elena Francis, lehen influencerra (2023) erreportaian. La 2 katean ikusi ahal izan zen dokumental hori, eta RTVEren Play katalogoaren barruan sartu zen. Pepa Fernández, Mara Torres, Macarena Berlín edo Nieves Herrero bezalako esatari eta kazetarien laguntza izan zuen saioak. Denen artean Espainiako uhinen sexu-aholkulari haren 'argiak eta itzalak' aztertu zituzten.[2][9][10][10]
"Instituto de Bella Francis" izeneko Institutuak 'Elena Francis' pertsonaia sortu zuen bere produktuen publizitatea egiteko. Elena Francis andrea fikziozko izakia zen, eta aholkulari-talde batek erantzuten zien entzuleek bidaltzen zizkieten gutunei; besteak beste, apaiz batek eta psikologo batek. 36 urtez, kontsultategiaren erantzunak beti emakume otzana, men egiten duenetakoa zuen helburu. Saioak emakume, ama eta emazte kontserbadoreak, frankismoaren ideologia eta moral zituen emakumeak ziren eredu. Kontsultategiaren arabera, emakumeek pairamena, jasamena, beste alde batera begiratzea, ez ikustearena egitea, pazientzia izatea, gauzak aldatuko zirelakoan itxarotea edo seme-alabengatik eta familiarengatik sakrifikatzea. Saioa kontsultategi sentimentalaz mozorrotutako erregimen frankistaren doktrina baino ez zen izan.[11]
Fernando Berlín (1974), kazetaria eta Radiocable.com-eko zuzendaria neba txikia du.
Telebista-programak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Titulua | Katea | Rola |
2007-2017 | De tiendas | Cosmopolitan TV | Aurkezlea |
2008 | Visto y oído | Cuatro | Erreportaria |
2017-2018 | Saber vivir | TVE | Aurkezlea |
2019 | +Cotaks | TVE | Aurkezlea |
Telebista-programak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Titulua | Igorlea | Rola |
2007 | Carrusel de verano | Cadena Ser | Aurkezlea |
2009-2017 | Hablar por hablar | Cadena Ser | Aurkezle-zuzendaria |
2017 | Hoy por hoy | Cadena Ser | Aurkezlea |
2018-Orainaldia | Muchos libros | Cadena Ser | Aurkezle-zuzendaria |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.