From Wikipedia, the free encyclopedia
Maaouya Ould Sid'Ahmed Taya, batzuetan soilik Uld Taya (arabieraz: معاوية ولد سيد أحمد الطايع; Atar, Mauritania, 1941eko azaroaren 28a) politikaria eta militarra da.
Maaouya Ould Sid'Ahmed Taya | |||||
---|---|---|---|---|---|
1984ko abenduaren 12a - 2005eko abuztuaren 3a ← Mohamed Khouna Ould Haidalla (en) - Ely Ould Mohamed Vall →
1981eko apirilaren 25a - 1984ko martxoaren 8a ← Sid Ahmed Ould Bneijara (en) - Mohamed Khouna Ould Haidalla (en) → | |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Atar, 1941eko azaroaren 28a (82 urte) | ||||
Herrialdea | Mauritania | ||||
Hezkuntza | |||||
Heziketa | École Spéciale Militaire de Saint-Cyr (en) École supérieure de guerre (en) | ||||
Hizkuntzak | arabiera | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||||
Jasotako sariak | |||||
Gradua | koronel | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | sunismoa | ||||
Alderdi politikoa | Republican Party for Democracy and Renewal (en) |
Mauritaniako gudarostean sartu ondoren, 1961ean alferez-maila lortu zuen, eta 1967an kapitain. Bien bitartean zenbait kargu izan zituen Defentsa Ministerioan eta Estatu Nagusian. 1973an komandante izendatu zuten. Hurrengo urtean Parisko Gerrako Goi Eskolan sartu zen eta Mauritaniara itzuli zenean, hurrengo urtean, Estatu Nagusi Laguntzaileko buru izendatu zuten. 1976-1978 urteetan Saharako gerran parte hartu zuen.
1978an, Ould Daddah lehendakaria kargua uztera behartu zutenean, Defentsa-ministro izendatu zuten. 1981eko apirilean Lehen Ministro eta Defentsa Nazionaleko ministro izendatu zuten, koronel izendatzeaz gainera, eta 1984an, Salbazio Nazionaleko Batzorde Militarreko lehendakari.
1989an Maroko, Libia, Aljeria, Tunisia eta Mauritaniako estatuburuek, Marrakexen elkartuta, Magreb Arabiarraren Batasuna sortu zuten.
1991n erreferendumera deitu zuen, independentziaz geroko lehen konstituzio demokratikoaz bozkatzeko. Gehiengoz onartu zen konstituzioa, eta Uld Tayak, Mauritaniako lehendakaritzat, konstituzioa aldarrikatzeko dekretua izenpetu zuen. Lehendakariaren dekretua betetzeko eta demokrazia ezartzeko lehen urrats gisa, lehendakaritzarako hauteskundeetarako deia egin zen 1992an, eta Ould Tayak irabazi zituen. Handik gutxira, legegintzarako hauteskundeak egin ziren, eta lehendakari Tayaren Alderdi Errepublikar Demokrata eta Sozialistak irabazi zituen. Oposizioko alderdiek ez zuten parte hartu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.