Mónica Domínguez Blanco

Leondar kazetaria From Wikipedia, the free encyclopedia

Mónica Domínguez Blanco (Ponferrada, Leon, 1984ko maiatzaren 14a- ib., 2022ko uztailaren 31) kazetaria, batez ere telebistako kazetaria izan zen. Bidaietako kazetari gisa egindako lanengatik nabarmendu zen.[1][2][3][4][5][6][7]

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Mónica Domínguez Blanco
Bizitza
JaiotzaPonferrada, 1984ko maiatzaren 14a
Herrialdea Espainia
HeriotzaPonferrada, 2022ko uztailaren 31 (38 urte)
Hezkuntza
HeziketaUniversidad Nebrija (en)
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria

monicadominguez.es
Twitter: MoonDominguez
Itxi

Biografia

1984ko maiatzaren 14an jaio zen, Espainiako Ponferradan, baina bere bizitzan denbora asko eman zuen Flores del Silen, eta harekin lotura bat eraiki zuen, ama eta aitona-amonak zirela eta.[8][2][9]

Kazetaritzan lizentziatu zen 2007an Antonio de Nebrija Unibertsitatean, eta bere karrerako hirugarren maila egin zuen Pensilvaniako Lock Haven Unibertsitatean.[10]

2006an ekin zion bere ibilbideari, Bierzon, bertako irrati batean, Bierzo Sonan. 2011n Mediaset taldean aritu zen lanean, El Programa de Ana Rosa.[6][11] Gero, erredaktore- eta erreportari-lanak egin zituen Divinityn, Divinity kanalean; Las Mañanas de Cuatro-rako, Cuatro kanalean; eta 2012 eta 2015 artean, Telecincoko Hay una cosa que te quiero decir saioan mezulari .[1]

2015. urtean, Pokerstars zirkuituko erredaktore eta erreportari gisa lan egin zuen, baita RTV Gaztela eta Leongo eguneroko magazin bateko zuzendari eta aurkezle gisa.[12]

'¡Qué tiempo tan feliz!' saioaren ondoren ¡Hazte un selfie' eta 'Dani&Flo'. 2018an, Cuatro 'Viajeros Cuatro' telebista-kanaleko saioan ospea lortu zuen, eta, horrekin batera, 'Ya es mediodía' edo 'Cuatro al día' saioetan erreportari-lanak egin zituen.[4][13][6][14]

2022ko uztailaren 31n hil zen, minbizi baten ondorioz.[15][16][17]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.