From Wikipedia, the free encyclopedia
Mugarik Gabeko Medikuak (jatorrian, frantsesez: Médecins sans frontières edo MSF), gizaldeko laguntzarako gobernuz kanpoko erakunde bat da. Mediku laguntza eskaintzen du munduko 80 herrialdetan baino gehiagotan, 1971az geroztik. Genevan (Suitza) dute egoitza nagusia.
Mugarik Gabeko Medikuak | |
---|---|
Datuak | |
Izen laburra | MSF eta MSF |
Mota | karitatezko erakundea, voluntary health agencies (en) eta nazioarteko gobernuz kanpoko erakundea |
Herrialdea | Suitza |
Eskumendekoak | |
Agintea | |
Zuzendari exekutiboa | Christos Christou (en) |
Zuzendaria | Jacques Bérès (en) |
Egoitza nagusi (2022–) | |
Osatuta | |
Legezko forma | association (en) |
Ekonomia | |
Diru-sarrerak | 1.901.707.000 € (2020) |
Historia | |
Sorrera | 1971ko abenduaren 21a |
Sortzailea | Bernard Kouchner Jacques Bérès (en) Philippe Bernier Raymond Borel (en) Marcel Delcourt (en) Xavier Emmanuelli (en) Vladan Radoman (en) Max Récamier (en) |
Jasotako sariak | Bakearen Nobel Saria (1999) Indira Gandhi Peace Prize (1996) Elkartasunaren Asturiasko Printzesa sari (1991) European Human Rights Prize Four Freedoms Award – Freedom from Want (1996) Chatham House Prize (2015) Nansen Refugee Award (1993) Elkartasunaren Asturiasko Printzesa sari LennonOno Grant for Peace (2006) Fulbright Prize (2012) Pardes Humanitarian Prize in Mental Health (2017) Lasker-Bloomberg Public Service Award (2015) DZI zigilua The Glass of Reason (2017) Placa Josep Trueta (2019) Erich-Kästner award (2002) Livingstone Medal |
webgune ofiziala |
Helburu nagusien artean dauden komunitateak eta hondamendi naturalen edo gatazka armatuen biktimak laguntzea da, arraza, erlijio sinesmen edo ideologia politikoa kontuan hartzeke, inor baztertu gabe. Krisialdietako lekuetan independentzia eta inpartzialtasuna mantentzea berehalako erantzunak emateko eta eraginkortasuna eskaintzeko bidea du elkarteak. Hala ere, arriskuak onartzen ditu elkarteak, boterearen aurrean jarrera irmoak hartzeko eta herritarren aldeko testigantzak emateko.
Bazkideei proposatzen dieten diru-aportazioetan, lau bide eskaini ohi ditu MSFk aportazioak bideratzeko:[1]
2010ean, Espainiako atalak 266.000 bazkide pasatxo zituen: haietako % 57 emakumezkoak ziren eta, adinari dagokionez, % 74k 40 urte edo hori baino gehiago zituen. Probintziei begiratuta, Bizkaia laugarren tokian eta Gipuzkoa seigarrenean ziren, bazkideen kopuruaz den bezainbatean; Nafarroa Garaia eta Araba, ordea, 15 lehenengoetatik kanpo zeuden.[2] MSFko arduradun nagusietako bat Aitor Zabalgogeaskoa euskalduna izan da hainbat urtez, MSF Espainiakoaren zuzendari nagusia izan da,[3] edo Siriako gerran 2010eko hamarkadan MSFk izan duen koordonatzaile nagusia.[4]
Bazkidetza pertsonalak eta aportazio ekonomiko pribatuak sustatzen ditu MSFk, bere diru sarreren %95 baino gehiago jatorri pribatukoa baita. Funtsak gizarte-misiorako erabiltzen dira (medikuntza eta lekukotza), baita aurreko guztia betetzeko beharrezkoak diren administrazio-lanak egiteko eta baliabideak eskuratzeko ere.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.