Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Lurrikara argia edo EQL (ingelesez, earthquake light) lurrikara bat gertatzen ari den bitartean edo lurrikara gertatu baino minutu batzuk lehenago ortzian agertzen diren argi batzuk dira. Kasu batzuetan, lurrikararen ondoren eta baita sumendien aktibitatearekin batera ikusi dira ere (2011an, Japoniako Sakurajima sumendian esaterako)[1].
Haien itxura aurora borealen antzekoa da eta kolorea gehienetan zuria edo urdinxka, baina batzuetan kolore gehiagodunen lekukotza badaukagu ere. Argi hauen iraupena segundo batzuetatik hamar bat minuturainokoa izan daiteke eta lurrikararen epizentrotik distantzia handietara ikusgai izaten dira: 100 Km eta 400 Km-ko distantzietara ere, adibidez[1].
Zer diren eta zergatik gertatzen diren inork ez daki oso ziur, zalantzarik gabe. Teoria anitz daude, baina haietako bat ere ez da guztiz ziurra[1].
Haiei buruzko lekukotza K. a. IV. mendetik daukagu, eta XIX. mendeko nahiz XX. mendearen hasierako lurrikara esanguratsu askotan ikusi izan zirela heldu bazaigu ere, 1.965-67 artean Japonian gertatutako lurrikaretan argazkiak atera zizkioten arte, zientzia gizonek ez zuten fenomenoa aintzat hartu[1].
Ordutik sarritan ikusiak izan dira eta argazki nahiz bideoan grabatuak izan dira, hala nola, 2007an Peruko lurrikaran, 2009an L'Aquilan edo 2010ean Txilen[1].
Hortaz, zientzia gizonek badakite (ondo jakin ere) fenomenoa existitzen dela, baina ez dakite zerk edota nola eragiten duen. Teoria anitz daude honen inguruan, baina haietako bat ere ez da erabat ziurra[1].
Hauetako teoria batek dioenez lurzoruak kuartzo ugari daukanean, estres sismikoak piezoelektrizitatea eragiten du, alegia, harkaitzak elektrikoki kargatzen ditu eta honek eremu magnetikoak eragiten ditu argiak sorrarazten dituena[1].
Beste batek dio, estres sismikoak lurraren eremu magnetikoa edota ionosfera puskatzen dituela eta honek aurora borealaren antzeko distirak eragiten dituela[1].
Beste batzuen ustez, lurzoruak lurrikararekin gasak erauzten ditu atmosferara eta gas hauek erreakzio elektrikoak sorrarazten dituzte atmosferan[1].
Azkenik beste teoria batek zera dio, lurzoruak kuartzo asko daukanean eta lurrikarak astintzen duenean distira egiten duela eta distira ortzian islatzen dela[1].
Teoria hauetako bat ere ez da esperimentalki frogatua izan oraindik eta, hortaz, ez da erabat ziurra. Gainera, fenomeno hau lurrikara batzuetan soilik gertatzeak ikerketa eta azalpena zailago bihurtzen ditu, eta zalantza gehiago sortzen ere[1].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.