Nekazaritzaren eremuko talde kooperatiboa Ipar Euskal Herrian From Wikipedia, the free encyclopedia
Lur Berri nekazaritzaren eremuko talde kooperatiboa da. Nafarroa Behereko iparraldean jaioa, egun esparru geografiko zabalago batean hedatuta dago.
Lur Berri | |
---|---|
Datuak | |
Mota | erakundea |
Jarduera sektorea | Elikagaien industria eta activités des sociétés holding (en) |
Herrialdea | Frantzia |
Agintea | |
Egoitza nagusi | |
Legezko forma | société par actions simplifiée (mul) |
Historia | |
Sorrera | 1971 |
webgune ofiziala |
Bere egoitza Aiziritzen dago[1] eta 2010ean 5.000 bat laborari biltzen ditu[2].
Amikuzeko laborari talde batek sortu zuen 1936an; Jean Errekart politikari oragartarra izan zen bultzatzaile nagusia. Orduan arto eta gari-ekoizleak izan ziren bildutakoak. Hurrengo hamarkadetan landare-ekoizpenetan kontzentratu zituen bere jardunak.
1971n zereal munduko beste kooperatiba batekin, 1947an sortutako Nafarroa Beherekoarekin fusionatu zen eta orduan jaio zen Lur Berri Talde Kooperatiboa[3]; horrek Ipar Euskal Herrian bestelako eragin eta garrantzia ekarri zuen eta barnealdean nekazaritzaren alorrean enplegu-sortzaile eta bultzatzaile inportantea izan da.
1980ko hamarkadatik ordea hedapen prozesu handinahi bati ekin zion. Alde batetik abere eta mota askotako animalien ekoizpenen esparruan (behiak, ardiak, txerriak eta hegaztiak) eta bestetik Ipar Euskal Herritik kanpo ere zerealak biltzeko gune askoren erosketa; lehen Bearno auzoan, geroago Gaskoiniako beste eskualde batzuetan: Landak, Pirinio Garaiak eta azken boladan Tarn eta Garona.
Taldeak hiru ataletan banatzen ditu bere ekimenak.
Hauxe da taldearen bizkarrezurra. Beste bi atalak honen osagarriak dira. Nekazaritza zein animalien ekoizpenak sartzen dira bere baitan.
Hedapen-prozesuan eta erronka ekonomiko eta teknologikoei aurre egitearren taldeak beste enpresa batzuekin elkarlanean hasi edo kide bihurtu ditu.
Talde osoaren egoitza nagusia Aiziritzen egoteaz gain, hauek dira Ipar Euskal Herrian dituen egiturak:
Gainera ahatekia eta izokin-ekoizpenetara dedikatutako Martiko enpresarekin duen akordioa dela eta Nafarroako Beran ere badu presentzia.
Ipar Euskal Herriko biztanle askoren atxikimendua izan du Lur Berrik baina bere hedapen prozesua egin den moduagatik beste askoren kexuak eta desadostasunak ere erein ditu[6]. Mekanizazioaren bilakaerak eskualde batzuetako (Amikuze, Agaramont, Pettarra batez ere) egitura sozialean eragin dituen aldaketei kanpoko enpresetan dirutza handiak inbertitzeko dinamika gehitu zaio; batzuentzat hori guztia tokiko laborari txikien kalterako izan da; adibide gisa, ELBk hala eskatuta ere ez zuen ezer egin egoera larrian zeuden abeltzain batzuk laguntzeko[7].
Sauveur Baxo sindikalista kanporatu zuen[8]. Azken urteetan transgenikoak bultzatzea ere egotzi zaio[9]; hori dela eta ELB sindikatua eta GEOen kontrakoak aurrean izan dituzte behin baino gehiagotan[10].
Aurrekoarekin lotuta, kooperatibaren arduradunen artean Ipar Euskal Herriko eskuin frantseszalean kargu politikoak dituztenak egon dira eta daude: Jean-Jacques Lasserre bidaxundarra bere presidentea izan da 1987tik 2001 arte[11] eta 2010ean bere presidente-ordea Barthélémy Agerre da, Donapaleuko kantonamenduko kontseilari eta Lüküze-Altzümartako auzapeza. Egungo presidentea ere, Sauveur Urrutiager, Domintxaine-Berroetako auzapeza eta aurreko bien hurbilekoa da.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.