aristokrata, idazle eta historialari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Luisa Isabel Álvarez de Toledo y Maura, Isabel edo Dukesa Gorria (Estoril, Portugal, 1936ko abuztuaren 21a – Sanlúcar de Barrameda, 2008ko martxoaren 7a) aristokrata, idazle eta historialari espainiarra izan zen. Medina Sidoniako XXI. dukesa, eta zenbait aldiz Espainiako Handia, nobleen hiru etxeren nagusia izan zen: Medina Sidonia, Villafranca del Bierzo eta Vélezena.[1][2]
Luisa Isabel Álvarez de Toledo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Luisa Isabel María del Carmen Cristina Rosalía Joaquina Álvarez de Toledo y Maura |
Jaiotza | Estoril, 1936ko abuztuaren 21a |
Herrialdea | Espainia Portugal |
Heriotza | Sanlúcar de Barrameda, 2008ko martxoaren 7a (71 urte) |
Heriotza modua | : birikako minbizia |
Familia | |
Aita | Joaquín Álvarez de Toledo, 20th Duke of Medina Sidonia |
Ama | María del Carmen Maura y Herrera |
Ezkontidea(k) | José Leoncio González de Gregorio y Martí (en) (1955eko uztailaren 16a - 2005) Liliane Dahlmann (en) (2008ko martxoaren 7a - 2008ko martxoaren 7a) |
Seme-alabak | |
Leinua | House of Medina-Sidonia (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | historialaria eta idazlea |
Jasotako sariak | ikusi
|
Izengoitia(k) | la Duquesa Roja, A Duquesa Vermelha, La Duchesse rouge eta The Red Duchess |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa ateismoa |
Joaquín Álvarez de Toledo y Caro, Medina Sidoniako XX. dukearen eta María del Carmen Maura y Herreraren alaba. 1936ko abuztuaren 21ean jaio zen, Estorilen, non bere familia Espainiako Gerra Zibilean babestu zen.
1955eko uztailaren 16an ezkondu zen lehen aldiz, José Leoncio González de Gregorio y Martí-rekin, Puebla de Valverdeko kondeen familiakoa. Hiru seme-alaba izan zituen, Leoncio Alonso González de Gregorio eta Álvarez de Toledo, María del Pilar Leticia González de Gregorio eta Álvarez de Toledo eta Gabriel Ernesto González de Gregorio eta Álvarez de Toledo.[3][4]
Aita 1955eko abenduaren 11n, hil zen, testamenturik gabe. 1956ko apirilaren 10ean epai judizialaren bidez Isabel bere oinordeko unibertsala bihurtu zen, eta Medina Sidonia, Vélez eta Villafranca etxeetako buru bihurtzeaz gain aitaren noblezia-titulu guztiak hartu zituen:
1967ko urtarrilaren 17an Guardia Zibilak atxilotu zuen,[7] baimenik gabeko martxa batean, non bostehun bat nekazarik kalte-ordainak eskatzen zituzten Palomareseko istripu nuklearrak eragindako kalteen ondorioz. Hori zela eta, prozesatu egin zuten, eta Alcalá de Henareseko espetxean sartu zuten 1969an, zortzi hilabetez.[8] Amnistia Lege Dekretuari esker libre atera zen. La Huelga liburua argitaratu ondoren, Frantziara erbesteratu zen Ordena Publikoko Auzitegiaren beste kondena bat ekiditeko.[9]
Francisco Franco diktadorea hil ondoren, Isabel Espainiara itzuli zen, amnistiari[10][11][12] helduta, eta Sanlúcar de Barramedan finkatu zen, han egon baitzen gainerako bizitza.
1967an, Espainiako gobernuak negoziazioak hasi zituen Kubako gobernuarekin, Kubako Iraultzaren ondorioz desjabetu ziren espainiarren ondasunengatiko kalte-ordaina emateko. Medina Sidoniako dukesaren ondasunen artean La Tropical garagardo-enpresa zegoen, Condes de la Morteraren herentziakoa. Dukesa erbestetik itzuli zenean ondoko hau esan zuen "Kubaz esan nahi nuen guztia 1965ean esan nuen", Iraultzaren alde idatzi zituen artikuluei erreferentzia eginez.[13]
1984an, dukesak, Medina Sidoniako Jauregiaren jabe zela, haraxe eraman zuen familia-artxiboa: Medina Sidoniako Etxeko Artxiboa, Madrileko altzari-gordeleku batean zegoena eta Isabelek jaso zuena.
1990ean Casa Medina Sidonia Fundazioa sortu zuen. Fundazio horretan bere ondare gehiena bildu eta ikerketa historikoari ekin zion.
2008ko martxoaren 7an, Liliane Dahlmann-ekin ezkondu zen, hamaika ordura, Isabel Sanlúcar de Barramedan hil zen, biriketako minbiziaren ondorioz.
Hil ondoren, Medina Sidoniako Etxea Fundazioko lehendakaritza Liliane Dahlmann alargunari pasatu zion, seme-alabek ordea demanda jarri zuten eta[14] 2015eko abenduan, seme-alabek irabazi egin zuten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.