Luis VI.a Frantziakoa
From Wikipedia, the free encyclopedia
Luis VI.a Frantziakoa (Paris, 1081eko abenduaren 1a – Béthisy-Saint-Pierre, 1137ko abuztuaren 1a), izengoitiz Lodia (frantsesez: le Gros) deitua, 1108-1137 urteetan Frankoen erregea izan zen.
Luis VI.a Frantziakoa | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1108ko uztailaren 30a - 1137ko abuztuaren 1a ← Filipe I.a Frantziakoa - Luis VII.a Frantziakoa → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Paris, 1081eko abenduaren 1a | ||
Herrialdea | Frantzia | ||
Heriotza | Château de la Douye (en) , 1137ko abuztuaren 1a (55 urte) | ||
Hobiratze lekua | Saint-Denisko basilika | ||
Heriotza modua | berezko heriotza | ||
Familia | |||
Aita | Filipe I.a Frantziakoa | ||
Ama | Berta Holandakoa | ||
Ezkontidea(k) | Lucienne de Rochefort (1104 (egutegi gregorianoa) - Adelaide of Maurienne (en) (1115 (egutegi gregorianoa) - | ||
Bikotekidea(k) | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Haurrideak | |||
Leinua | Kapetar dinastia | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | latina antzinako frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | monarka | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | kristautasuna | ||
Biografia
Filipe I.aren eta Berta Holandakoaren semea zen. Île-de-France aldeko jauntxoen aurka borrokatu zen eta Elizako agintarien laguntzan oinarritu zuen bere aginpidea. Herri txikien sorrera bultzatu zuen, bere jabetza handiez baliatuta, eta herri berrietara deitu zien laborariei eskubide bereziak emanda. 1119an Normandia Henrike I.a Ingalaterrakoari kentzen saiatu zen, baina huts egin eta bakea sinatu behar izan zuen. 1124an Henrike IV.a Germaniako enperadorea Champagnen sartu zenean, mendeko jaunen laguntza jaso zuen eta atzera jo behar izan zuen enperadoreak.
Ezkontzak eta seme-alabak
1104an Luziana Rochefortekoarekin ezkondu eta Elisabet izeneko alaba izan zuten ezkontza baliogabetu baino lehen.
1115ean Adelaida Mauriennekoarekin ezkondu eta zortzi seme-alaba izan zituzten:
- Filipe (1116–1131)
- Luis (1120–1180), oinordekoa
- Henrike (1121–1175), Reimsko artzapezpikua
- Hugo (1122 inguru -?)
- Roberto (1123 inguru–1188)
- Konstantzia (1124 inguru–1176), Eustakio IV.a Boloniakoa eta Raimundo V.a Tolosakoarekin ezkondu zena.
- Filipe (1125–1161), Parisko apezpikua
- Petri (1125 inguru–1183)
Erreferentziak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.