From Wikipedia, the free encyclopedia
Henrike I.a[1] (Selby, Yorkshire1068 inguru – Lyons-la-Forêt, Normandia, 1135eko abenduaren 1), Henrike I.a Beauclerc ere deitua, Ingalaterrako erregea izan zen 1100-1135 bitarteko urteetan.
Henrike I.a Ingalaterrakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1100eko abuztuaren 2a - 1135eko abenduaren 1a ← Gilen II.a Ingalaterrakoa - Eztebe Ingalaterrakoa →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Selby, 1068 | ||||
Herrialdea | Ingalaterrako Erresuma | ||||
Heriotza | Lyons-la-Forêt, 1135eko abenduaren 1a (66/67 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Reading Abbey (en) Port du Salut abade-etxea | ||||
Heriotza modua | eritasuna: janari-intoxikazioa | ||||
Familia | |||||
Aita | Gilen I.a Ingalaterrakoa | ||||
Ama | Matilde Flandriakoa | ||||
Ezkontidea(k) | Matilde Eskoziakoa (1100eko azaroaren 11 (egutegi gregorianoa) - Adeliza of Louvain (en) (1121eko urtarrilaren 29a (egutegi gregorianoa) - | ||||
Bikotekidea(k) | |||||
Seme-alabak | ikusi
| ||||
Haurrideak | ikusi
| ||||
Leinua | House of Normandy (en) | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | erregea | ||||
Gilen Konkistatzailearen laugarren semea izan zen, Ingalaterran jaio zen lehena. 1100ean, anaia Gilen II.a hil ostean, jaso zuen Ingalaterrako koroa. Alabaina, Roberto anaia zaharrenak tronua aldarrikatu zion. Henrikek 1106ko Tinchebraiko guduan garaitu zuen. Roberto bizitza osorako espetxeratu zuen eta Normandiako dukerria Henrikeren esku geratu zen. Beauclerc ezizena jaso zuen liburuekiko interesarengatik.
Justizia eta zerga sistemetan aldaketa andana egin zuen. Bere erregealdian normandiarren eta anglo-saxoien arteko aldeak desagertzen hasi ziren. Erregea bera saxoi noble baten alabarekin ezkondu zen. Elizarekin bakea hitzartu zuen, anaiarekin izandako gatazken ostean.
Bere emazte Matilde 1118an hil zen. Gizonezko oinordeko baten beharrak eraginda, 1122ko urtarrilaren 29an Adeliza Lovainakoarekin ezkondu zen, Westminster abadian. Adelizak 17 urte baino ez zituen ezkontzerakoan. Bikoteak ez zuen lortu seme-alabarik izatea.
Normandian hil zen, Lyons-la-Forêt hirian, Rouendik hurbil, 1135eko abenduaren 1ean, 67 urte zituela. Readingeko abadian ehortzi zuten. Seme legitimo bakarra 1120an hila baitzen, alaba Matilde utzi zuen oinordeko, baina Eztebe Bloiskoa izan zen hurrengo erregea[2], eta gerra zibila piztu zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.