Luis Azanza Mendia (Iruñea, 1961eko maiatzaren 13a - Iruñea, 2021eko abenduaren 14a) nafar argazkilaria izan zen.
Luis Azanza | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Iruñea, 1961eko maiatzaren 13a |
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria |
Heriotza | 2021eko abenduaren 14a (60 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Jarduerak | |
Jarduerak | argazkilaria |
Ibilbidea
1980ko hamarkadaren hasieran ekin zion argazki kazetaritzan, eta denera 40 urtez jardun zuen horretan, lana beti Nafarroan eginez. Haren lanak makina bat egunkaritan eta aldizkaritan argitaratu ziren, tartean Euskaldunon Egunkaria-n; El País, Diario 16, El Diario Vasco eta Deia egunkariek ere plazaratu zituzten haren argazkiak, baita beste zenbait kazetak ere.[1]
Azkeneko hamar urteetan, ilustrazioan eta diseinuan ere ibili zen, bere bikotekide Berta Bernarterekin sortu zuen Aloa komunikazio agentzian. Nestor Basterretxea. Aranzazu dokumentala egin zuen. Zenbait argazki erakusketa jarri zituen; azkena, 2019ko udan, Universo SF, Iruñeko Sanferminetako hogei argazki handiz osatua.[1]
2021eko abenduaren 14 hil zen, minbiziak jota, 60 urte zituela.[2]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.