From Wikipedia, the free encyclopedia
Luis Antonio Frantziakoa (Versaillesko jauregia, 1775eko abuztuaren 6a - Gorizia, 1844ko ekainaren 3a), Karlos X.a Frantziakoaren seme zaharrena izan zen, Angulemako dukea (1775-1824) eta, 1824-1830 bitartean, Frantziako azken dofina.
Luis Antonio Frantziakoa | |||||
---|---|---|---|---|---|
1777 - 1789 ← Louis François, Prince of Conti (en) - Karlos Fernando Artoiskoa →
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Versailles, 1775eko abuztuaren 6a | ||||
Herrialdea | Frantzia | ||||
Heriotza | Gorizia, 1844ko ekainaren 3a (68 urte) | ||||
Hobiratze lekua | Annunciation Parish Church (Nova Gorica) (en) | ||||
Familia | |||||
Aita | Karlos X.a Frantziakoa | ||||
Ama | Maria Theresa of Savoy | ||||
Ezkontidea(k) | Maria Teresa Frantziakoa (1799ko ekainaren 10a - | ||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||
Leinua | Borboi leinua | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | frantsesa | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||
Gradua | amiral | ||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||||
Frantziako Iraultzaren ondoren, familiarekin erbesteratu zen. Turinen ikasketa militarrak egin zituen. 1799an, Luis XVI.aren eta Marie Antoinetteren alaba zen Maria Teresa Charlotte lehengusinarekin ezkondu zen, baina ez zuten seme-alabarik izan. Polonia eta Ingalaterran bizi izan zen, eta Borboien berrezarkuntzarekin (1814) Frantziara itzuli zen. 1823an, Espainian monarkia absolutua berriz ezartzera bidalitako San Luisen Ehun Mila Semeen buru izan zen. 1830eko Iraultza gertatu zenean, abuztuaren 2an, Karlos X.ak abdikatu zuen eta, ordubete geroago, Luis Antoniok ere koroari uko egin zion, bere iloba Henrike Artoiskoaren faboretan. Hala ere Luis Filipe Orléanseko dukeak ez zuen abdikazioa berretsi eta berau izendatu zuten errege berritzat. Gero Luis Antonio Goriziara erbesteratu zen[1]. Aita hil ondoren, legitimisten errege-nahi bilakatu zen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.