Lourdes Lejarreta

euskaldun erizain eta kooperantea From Wikipedia, the free encyclopedia

Lourdes Lejarreta

Lourdes Lejarreta Arroyo (Bilbo, Euskal Herria, 1958ko martxoaren 16a - Cogo, Ekuatore Ginea, 1995eko irailaren 3a) bizkaitar erizain eta kooperantea izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Lourdes Lejarreta
Thumb
Bizitza
JaiotzaBilbo, 1958ko martxoaren 16a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaCogo, 1995eko irailaren 3a (37 urte)
Jarduerak
Jarduerakerizaina eta gizaldeko ekintzailea
Itxi

Biografia

Gasteizko Santiago Ospitaleko Erizaintza Eskolako hamaikagarren promoziokoa izan zen. Analisi klinikoetan espezializatu zen. Gasteizko Olagibel anbulatorioko laborategian lan egin zuen, eta Osasun Zentroko erizaintzako koordinatzailea izan zen.[1]

Kooperante gisa izan zuen lehen esperientzia Somalian, Mugarik Gabeko Medikuentzat lanean, egindako urte eta erdiko egonaldia izan zen (1993).[2] Ondoren, Arabako Manuel Iradier Elkarte Afrikanistan sartu zen, eta Ekuatore Gineako Cogora joateko proposamena jaso zuen. 1995eko ekainean iritsi zen hara. Cogon Arabako GKEaren Osasun Zentroko Ama-haurren Osasun Programaren arduraduna izan zen, baita txertaketen eta herrixketako osasun-postuen ikuskapenaren arduraduna ere. Lourdesek lehen mailako arretako ginear taldearekin bidaiatzen zuen oihanean zehar, eta kanoan nabigatzen zuen inguruko ibaietan zehar, herri ezkutuetako populazio behartsuenei laguntzeko.[1][3][4]

Cogon hil zen 37 urte zituela, 1995eko irailaren 3an, bat-bateko garun-paludismoak jota. 1995eko irailaren 11tik Gasteizko Santa Isabel hilerrian lurperatuta dago.[1][3][4][5][6][7]

Thumb
Lourdes Lejarreta Arroyori eskainitako plaka

Sariak eta aintzatespenak

  • 1996an, Eusko Jaurlaritzak dirulaguntza bat eman zion Gasteizko Manuel Iradier elkarteari, Lourdes Lejarreta Arroyo lankidearen omenez haren izena zeraman sari berezi bat emateko.[8]
  • 2017an, Arabako Foru Aldundiak lurralde historikoko emakumeei eskainitako egutegi bat egin zuen, izan zituzten lorpenak sustatzeko. Bertan Lourdes Lejarreta agertzen da.[9]
  • Gasteizko Santiago Ospitalean Lourdes Lejarreta gogorarazten duen plaka bat dago, bere lankideek eskainia.[10]
  • Bere izena daraman haur-eskola bat dago Gasteizen.[11]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.