From Wikipedia, the free encyclopedia
Lonja (baita loia euskaraz) deritzona merkatarien biltokia da, Iberiar penintsulako tradizio batzuetan balore-burtsen eran funtzionatu dutenak. Handizkako merkataritzarako erabili ohi ziren eraikinak ziren, non eta merkatua txikizkako salmentari lotu ohi zaion, nahiz eta hiri oso baten elikagaien banaketa burutu ohi den merkatu zentralak ere badauden, lonjen parekideak izanik.
20. mendean zehar, arrain-lonja zentzuan zabaldu zen Euskal Herrian lonja kontzeptua.
Lonja tradizionalen artean, Aragoiko Erresuma zeneko herrialdeetan eraikin bikainak egin ziren, hala nola Zetaren Lonja Valentzian, edo Alcañizkoa eta Zaragozakoa Aragoin.[1] [2] Erresumaren indar komertzialaren lekuko izan ziren lonja horiek. Burtsa gisa funtzionatzen zuten, ardoa, olioa eta garia bezalako produktuen salerosketa erraztuz. Denborarekin, lonjak merkatarien behar aldakorretara egokitu ziren, eta finantza zerbitzuak eskaini zituzten, hala nola kreditu komertzialak eta aseguruen kontratazioa.
Mendeak dituzten lonjarik ere bada Euskal Herrian, Mutrikuko Loja Zaharra kasu.[3] Euskal Herrian lonja-etxe edo errenteria deitutakoak aipagarriak dira, burdinaren merkataritzari emandako instituzio eta eraikinak izan dira. Beduako Lonja-Etxea, Altzolakoa, Montoiakoa Beran,[4] Bilboko Errenteria eta beste batzuk inportanteak izan ziren.[5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.