Dolors Lizaran i Merlos, ezagunagoa Lola Lizaran izenez (Vélez-Blanco, Almería, 1931 – Esparraguera, Bartzelona, 2003) kataluniar aktorea izan zen, Anna Lizaran aktorearen ahizpa.[1][2][3]
Lola Lizaran | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Lola Lizaran i Merlos |
Jaiotza | Vélez-Blanco, 1931 |
Herrialdea | Katalunia |
Heriotza | Esparreguera, 2003ko uztailaren 7a (71/72 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Familia | |
Anai-arrebak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania katalana |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Jostun baten eta mekanikari baten alaba izan zen eta Anna Lizaran aktorearen ahizpa nagusia. Amateur aritu ze antzerkian eta nagusi zela egin hasi zen profesional munduan.
Hainbat alditan Esparraguerako aste santuko Pasioan María papera interpretatuta ekin zion aktore lanari, eta bertatik antzerki independenteko eta amateurren taldeetan lan egiten jarraitu zuen.
Helduarora iritsi arte, ez zuen lanbide profesionalerako jauzirik egin. Lehenbizi Teatro Romean (Bartzelona) eta gero GOC eta El Teatrin antzerki-talde independenteetako kide aritu zen. Haren ospea 1994an iritsi zen, TV3 Poblenou telesaileko protagonista izan zenean, Miquel Cors eta Margarida Minguillón aktoreekin batera.
Heriotza
2003an, 71 urte zituela hil zen, minbiziaren ondorioz.[4][5]
2004az geroztik, Lola Lizaran Elkarteak bere izena duten bekak ematen ditu. Urtero ematen dira beka horiek, antzerkian, dantzan, musikan edo zirkuan profesionalki jardun nahi duten herriko gazteek goi-mailako ikasketak egin ditzaten.[6]
- 2001 - Ohorezko Butaka saria, antzerkian egindako bizitza osoarengatik.
Wikiwand in your browser!
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.