Logan mendia

From Wikipedia, the free encyclopedia

Logan mendiamap

Logan mendia (ingelesez: Mount Logan) Kanadako mendirik altuena da eta Ipar Amerikako bigarrena, McKinley mendiaren ondoren, 5.959 metroak izanik. Izena Sir William Edmond Logan, kanadar geologoaren omenez jarri zioten.

Datu azkarrak Datu orokorrak, Garaiera ...
Logan mendia
Thumb
Datu orokorrak
Garaiera5.959 m
Prominentzia5.250 m
Motamendi
EponimoaWilliam Edmond Logan
Geografia
Thumb
Koordenatuak60°34′02″N 140°24′19″W
Honen parte daSeven Second Summits (en)
MendikateaSan Elias mendikatea
Estatu burujabe Kanada
Territory of Canada Yukon
Babestutako-eremuaKluane Parke Nazionala
Mendizaletasuna
Lehen igoera1925, A.H. MacCarthy, H.F. Lambart, A. Carpe, W. W. Foster, N. Read eta A. Taylor.
Geologia
Material nagusiaGranito
Itxi

Logan mendiak tenperatura hotza da oso: "errekorra" 1991ko maiatzaren 26an -77.5 °C gradukoa da.

Mendigunea

Logan mendia baino, mendigunea da. Logan mendiguneko gailurrak hauek dira:

Informazio gehiago Izena, Altuera (m) ...
IzenaAltuera (m)Gailurra (m)Koordenatuak
Nagusia (Logan mendia bera)5.959525060°33′58″N 140°24′14.4″W
Philippe mendigaina (Mendebala)5.92526560°34′42.6″N 140°26′02.4″W
Logan Ekialdeko mendigaina (Stuart mendigaina)5.89819860°34′31.1″N 140°22′00.1″W
Houston mendigaina5.74010060°35′03.5″N 140°27′20.5″W
Prospector mendigaina5.64434460°35′58.9″N 140°30′40.7″W
AINA mendigaina5.63013060°36′31.8″N 140°31′48.6″W
Russell mendigaina5.5808060°35′31.2″N 140°29′08.9″W
Tudor mendigaina5.55921960°36′58.2″N 140°29′35.4″W
Saxon mendigaina (Ipar-ekialdea)5.5008060°37′12.0″N 140°27′57.6″W
Queen mendigaina5.38016060°36′33.5″N 140°35′12.5″W
Capet mendigaina (Ipar-mendebala)5.25024060°38′15.0″N 140°32′41.3″W
Catenary mendigaina4.09739760°36′36.0″N 140°17′52.1″W
Teddy mendigaina3.95645660°32′37.7″N 140°28′41.5″W
Itxi

Lehenengo igoera

1925eko ekainaren 23an, Albert H. MacCarthy, H.F. Lambart, A. Carpe, William Wasbrough Foster, N. Read eta A. Taylor, kanadiar, britainiar eta estatu batuar espedizio baten kideak, Logan mendiaren tontorrera heltzeko lehendabizikoak ziren.

Izen berria

Pierre Trudeau Kanadako Lehen Ministro ohia hil zenean, Jean Chrétien orduko Lehen Ministro eta lagun minak proposatu zuen Logan mendiaren izena aldatu eta Trudeau mendia jartzea. Orduan yukoniarren, mendigoizaleen eta geologoen kritikek proposamena baztertu zuten. Hala ere, Lehen Ministroak, Britainiar Kolunbian dagoen Premier Range mendia, antzinako izenaren ordez Mount Pierre Elliott Trudeau izen berria aldatzea lortu zuen.

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.