From Wikipedia, the free encyclopedia
Inga Lisa Larson, jaiotzez Alhage, (Härlunda, 1931ko irailaren 9a – Nacka, 2024ko martxoaren 11) suediar zeramikari eta diseinatzailea izan zen[1].
Lisa Larson | |
---|---|
(1969) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Härlunda Parish (en) , 1931ko irailaren 9a |
Herrialdea | Suedia |
Heriotza | 2024ko martxoaren 11 (92 urte) |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Gunnar Larson (en) (1952ko abenduaren 13a - 2020ko ekainaren 2a) |
Jarduerak | |
Jarduerak | zeramikaria eta diseinatzailea |
Enplegatzailea(k) | Gustavsberg porcelain (en) Åhléns (en) Swedish Cooperative Union (en) |
Lisa Larson Einar Alhage enpresaburuaren eta Johanna Nilssonen alaba[2] eta Anna-Stina (Titti) Wrange moda diseinatzailearen ahizpa zen. 1950etik 1954ra zeramikagintza ikasi zuen Göteborgeko Diseinu eta Eskulangintza Eskolan[3]. 1954tik 1970era Gustavsberg enpresan aritu zen lanean Stig Lindberg diseinatzailearekin batera. Horrez gain, 1967tik 1974ra Steninge tailerrean lan egin zuen. Larsonek maiz sortu zituen eskultura-sailak, besteak beste, Lilla zoo 1955ean, ABC-flickor 1958an eta Larsons ungar 1961ean. Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsak eskatuta, All världens barn saila sortu zuen 1975etik 1979ra[4] eta Skansen 1976an. Adventsbarn saila 1979an hasi zen ekoizten eta orain arte jarraitzen du.
1981ean autonomo gisa lan egiten hasi zen, besteak beste Rosenthal, KF, Höganäs, Skrufs glasbruk, Duka eta Åhléns enpresetan, eta 1992an zeramika tailerra sortu zuen Gustavsberg enpresan[5].
2016an Lisa Larsonen lanen erakusketa bat egin zen Göteborgeko Röhsska museoan[3], eta 2020tik 2021era beste erakusketa bat Suediako Museo Nazionalean[6].
Gunnar Larson artistarekin ezkonduta zegoen[4]. 2024ko martxoaren 11n hil zen Nackan, 92 urte zituela[1].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.