Leonardo Cremonini

From Wikipedia, the free encyclopedia

Leonardo Cremonini

Leonardo Cremonini (Bolonia, 1925eko azaroaren 26a - Paris, 2010eko apirilaren 12a) italiar pintorea izan zen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Leonardo Cremonini
Thumb
Bizitza
JaiotzaBolonia, 1925eko azaroaren 26a
Herrialdea Italia
 Italiako Erresuma  (1925eko azaroaren 26a -  1946ko ekainaren 18a)
 Italia  (1946ko ekainaren 18a -  2010eko apirilaren 12a)
HeriotzaParisko 16. barrutia eta Paris, 2010eko apirilaren 12a (84 urte)
Hezkuntza
HeziketaBrera Academy (en)
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakmargolaria, marrazkilaria, argazkilaria eta artista bisuala
Lantokia(k)Florentzia eta Bordele
Enplegatzailea(k)Arte Ederren Goi Eskola Nazionala
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAccademia di San Luca
Arte Ederren Akademia (Frantzia)
Itxi

Gazte-gaztetandik izan zuen pinturarako zaletasuna. Boloniako Arte Ederretako Eskolan egin zituen ikasketak, Guglielmo Pizziranirekin. Ondoren, Milango Brera Akademian aritu zen, Venturoli sariari esker (1945-1950). 1951n, Parisa joan zen, eta berehala lortu zuen ospea nazioartean. New Yorken erakusketak eskaini zituen Catherine Viviano galerian 1952, 1954, 1957 eta 1962an. Cremoninik, dena dela, aurre egin zion arte abstraktuaren modari, eta gerra ondorengo pintura figuratiboaren aitzindaritzat hartzen da. 1983tik 1991ra, pintura-lantegi bat zuzendu zuen Parisko Arte Ederretako Eskolan. Lehenengo lanetan, giza gorputzak eta animaliak elkarri lotzen dira, arkitektura handi eta tragikoa osatuz: Jolasean ari diren umeak (1955-1956), Karrusela, gaua (1956-1957), Gizona eta piztia (1957-1958), Gizona eta zaldia (1958-1959). Geroagoko lanetan, ordea, paisaia poetikoak obsesio bihurtu ziren: Ibilaldia Belvédèren (1960-1961). Cremoninik surrealismoa, errealismoa eta arte abstraktua bateratzen zituen, teknikaren, gaien eta irudien bidez.

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.