Lekeitioko itsasargia
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Lekeitioko Santa Katalina itsasargia Lekeition dagoen itsasargia da, Antzoriz izeneko lurmuturrean[1][2].
Lekeitioko itsasargia | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Lekeitio |
Ur-masa | Ipar Ozeano Atlantikoa |
Koordenatuak | 43°22′38″N 2°30′35″W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1862 |
Arkitektura | |
Egitura ingeniaritza | Amado Lázaro |
Dimentsioak | 13 () m |
Itsasargia | |
Altuera fokala | 46 m |
Argiaren irismena | 17 itsas milia |
Argiaren ezaugarriak | L 0 3 oc 6 4 L 0 3 oc 3 0 L 0 3 oc 3 0 L 0 3 oc 6 4 |
Katalogoak |
|
Kontaktua | |
Helbidea | Avenida Santa Catalina, 65 |
E-posta | mailto:turismo@lekeitio.eus |
Telefonoa | tel:+34 946-844017 |
Webgune ofiziala | |
Haren inguruan Santa Katalina baseliza[3] eta Antzorizko kobak daude, Santa Katalinako aztarnategi arkeologikoarekin..
1862an eraiki zuten 46 metroko altueran. 1956. urtean larrialdietarako sorgailua eta seinale akustikoak bidaltzeko turuta jarri ziren bertan, azken honek morse kodea erabiliz L letraren seinalea bidaltzen zuen 20 segundotik behin. [4]
Handik gutxira, 1975. urtean, argia ere aldatu zen, soinuaren antzera morse kodean L letra bidaltzen zuen argitik gaur eguneko argi jarraitura igaro zen.[4]
Berritze-lanen ondoren eta 2,7 milioi euroren inbertsioaren ostean, 2010eko martxoaren 26an inauguratu zen, nabigazio-teknologien interpretazio zentro modura, Otoio mendian dagoen talaiarekin batera. [5] Era honetan Euskal Herrian bisitagai dagoen lehen itsasargia bihurtu zen. Ordutik, udal turismo bulegoaren bidez lotu behar dira bisitaldiak, eta euretan farozainaren etxe egokituan itsas bidaia birtuala egiteko aukera dago.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.