From Wikipedia, the free encyclopedia
Leighton Marissa Meester (Fort Worth, Texas; 1986 apirilaren 9a -) aktore, modelo, abeslari, musikagile eta filantropoa da. Gehienbat Gossip Girl [1] telesailean Blair Waldorf pertsonaia antzezteagatik ezaguna da. Broadwayn egin zuen debuta, Of Mice and Men (2014) filmean. Killer Movie (2008), Country Strong (2010), The Roommate (2011), Monte Carlo (2011), The Oranges (2011) eta The Judge (2014) filmetan agertu da, besteak beste.
Leighton Meester | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Leighton Marissa Meester |
Jaiotza | Fort Worth, 1986ko apirilaren 9a (38 urte) |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Bizilekua | Pacific Palisades Los Angeles Encino |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Adam Brody (2014 - |
Hezkuntza | |
Heziketa | Beverly Hillseko bigarren hezkuntza institutua Hollywood High School (en) Professional Children's School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | abeslaria, aktorea, zinema aktorea, telebista-aktorea, antzerki aktorea, kantugilea eta musikagilea |
Pisua | 60 kilogramo |
Altuera | 165 zentimetro |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
Genero artistikoa | pop musika Indie popa rock alternatiboa |
Musika instrumentua | ahotsa |
Diskoetxea | Universal Republic Records Universal Motown Republic Group (en) |
|
Antzezteaz gain, musikan ere aritu da. 2009an, bere bakarkako singleak kaleratu zituen, "Somebody to Love" lehenengo, eta "Your Love 's a Drug" 2010ean. 2014an, bere lehen albuma, Heartstrings, modu independentean kaleratu zen. Meesterrek hainbat soinu-bandetarako abestiak grabatu ditu. Modelo gisa ere lan egin du, hainbat marken aurpegia izan da; hala nola, Jimmy Choo, Herbal Essences eta Vera Wang.
Erditzeko unean ama espetxean zegoenez, amonak zaindu zuen Leighton. Hala ere, gurasoek heziketa normala eskaini ziotela adierazi du eta, delituzko iragana izan arren, pertsona onak direla. Hortaz, haien esperientziek Leightonen pentsamoldean izan dute eragina, irekiagoa eta aurreiritzi gabea bilakatuz. «Ulertu nuen ezin dela inor epaitu iraganean egin dutenagatik, jendea aldatu egiten delako» azaldu zuen.
Meester Marco Islanden, Floridan, hazi zen. Bertan antzezle aritu zen tokiko produkzioetan. 11 urte zituenean, amarekin New York-era joan zen bizitzera. Gaur egun West Villagen, New Yorken, bizi da.
Antzezle lanarekiko interesa piztu zitzaion Ozeko Aztiaren produkzio lokal batean parte hartu ostean.
Bere telebistako lehenengo agerpena Law & Order NBCko[2] abokatu telesailean izan zen, 1999an.[3] Meester hainbat telesailetan agertu da; besteak beste, Entourage, CSI: Miami, 24 eta House[4].
2006an, Drive-Thru pelikularen protagonista izan zen eta honen soinu-bandaren abesti bat grabatu zuen. Urte bereko udaberrian Remember the Dazen antzeztu zuen.
2007tik 2012ra The CW Networkeko[5] Gossip Girl telesailean protagonista izan zen, Blair Waldorfi bizitza emanez. Telesaila Manhattango Bigarren Hezkuntzako ikasle pribilegiatuen bizitzei buruzko eleberrietan oinarritzen da. Meesterrek elkarrizketetan adierazi du Blair-ekin identifikatzen dela "era batean edo bestean" eta haren antzezpenak kritika onak jaso dituela.
CSI: Miamiko protagonista ere izan da, eta rol errepikaria du Shark draman. Antzezle lana egiteaz gain, Meesterrek musika eta idazketa sortzailerako gaitasunak garatzen ditu.
2009ko apirilean, Meesterrek Universal Republic-ekin[6] grabatzeko kontratu bat sinatu zuen. Lehenengo abestia urte horretako uztailean argitaratu zen; albuma, berriz, udazkenean.
2010ean Country Strong pelikulan agertu zen Meester, drama musikatu bat non country musika abeslari baten rola egiten zuen. Gwyneth Palltrow, Tim McGraw eta Garrett Hedlund-ekin batera agertzen da pelikulan.
2011n Monte Carlo telesaila estreinatu zuen, Tom Bezuchak zuzendutako komedia erromantikoa. Hemen, Selena Gomez eta Katie Cassidykin agertzen da. Azken hau Gossip Girl-eko laugarren sasoian agertu zen Meesterrekin ere.
Meesterrek hainbat karitate-kanpainatan parte hartu du. 2008an, "bizitzak ezin du itxaron" kanpainaren bozeramailea izan zen, emakumeak bultzatzen zituena haien ametsak jarraitzera.[7] 2009an, etxeko indarkeriari buruzko kontzientzia sortzeko, Safe Horizonekin egin zuen lan. 2015ean, jantziak eta osagarriak ongitzazko enkante batean jarri zituen eBayn, eta irabaziak Kenyan haurrentzako eskolak eta etxeak eraikitzeko bideratu zituen. [8]
Meester boluntarioa izan da "Feeding America" gobernuz kanpoko erakundean 2017tik.[9] Feeding Americarekin lanean eman zituen lehen bi urteetan, Los Angelesko Emakumeen Zentroan boluntario izan zen, eta Puerto Ricon lagundu zuen, 2017an "Maria" urakanaren ondoren.[10] Meesterrek eta Adam Brodyk Los Angeleseko "Para Los Niños Charter" eskolan lan egin zuten, bertan haurrei bazkariak zerbitzatzen ibili ziren.[11] 2019ko urtarrilean, Feeding America kanpainan parte hartu zuen "Subway" eta "Shamrock Farms" taldeekin.
2019ko maiatzean, Meesterrek Feeding America eta Los Angeles Food Bank-ekin lan egin zuen familia behartsuei laguntzeko. Mesterrek hau idatzi zuenInstagrameko argitalpen batean: "Elkarrekin, oinarrizko elikagai garrantzitsuak (frutak, arroza eta zerealak) jasotzeko lerrokatu ziren familientzako otarreak betetzen laguntzen dugu".[12]
Urtea | Pelikula | Pertsonaia | Oharrak |
---|---|---|---|
2003 | The Jackalope | Lorraine | Film laburra |
Hangman's Curse | Elisha Springfield | ||
The Big Wide World of Carl Laemke | Tanni | Telebistara zuzendutako pelikula | |
2004 | Hollywood Division | Michelle | Telebistara zuzendutako pelikula |
2006 | Flourish | Lucy Covner | |
Inside | Josie | ||
2007 | Fast Food Killer: Drive-Thru | Mackenzie Carpenter | |
Remember the Daze | Tori | ||
The Haunting of Sorority Row | Samantha Willows | Telebistara zuzendutako pelikula | |
2008 | Killer Movie | Jaynie Hansen | |
2010 | Going the Distance | Amy | |
Date Night | Katy | ||
Country Strong | Chiles Stanton | ||
2011 | The Roommate | Rebecca Evans | |
The Oranges | Nina | ||
Monte Carlo | Mary Margaret "Meg" Kelly | ||
2012 | That's my boy | Jamie | |
2014 | By the Gun | Ali Matazano | |
The Judge | Carla Powell | ||
Like Sunday, Like Rain | Eleanor | ||
Life Partners | Sasha | ||
2015 | Any Tom, Dick, or Harry | Barbara | Telebistara zuzendutako pelikula |
Unity | Narratzailea | Dokumentala |
Urteak | Telesaila | Pertsonaia |
---|---|---|
1999 | Law & Order | Alyssa Turner |
2001 | Boston Public | Sarah Breen |
2002 | Once and Again | Amanda |
Family Affair | Irene | |
2003 | Tarzan | Nicki Porter |
2004 | Crossing Jordan | Marie Strand |
7th Heaven | Kendall | |
North Shore | Veronica Farrell | |
2004- 2008 | Entourage | Justine Chapin |
2005 | 24 | Debbie Pendleton |
8 Simple Rules | Nikki Alcott | |
Veronica Mars | Carrie Bishop | |
2005-2006 | Surface | Savannah Bennett |
2006 | Secrets of a Small Town | Kayla Rhodes \ Kelly Rhodes |
House | Ali (ezizena: Housen Jazarlea) | |
Numb3rs | Karla Camden | |
2007 | CSI: Miami | Heather Crowley |
Shark | Megan | |
2007-2012 | Gossip Girl | Blair Waldorf |
2017 | Making History | Deborah Revere |
2018 | The Last Man on Earth | Zoe |
2018 - 2020 | Single Parents | Angie D'Amato |
2019 | The Orville | Laura Huggins |
Urtea | Categoría | Telesaila | Saria | Emaitza |
---|---|---|---|---|
2008 | Telebistako Drama Aktorerik Onena | Gossip Girl | Teen Choice Awards | Hautagai |
Telebistako Aktore Errebelazioa | Hautagai | |||
2009 | Telebistako Drama Aktorerik Onena | Saritua | ||
Pop bideorik Onena | Good Girls Go Bad | MTV Video Music Award | Hautagai | |
2010 | Telebistako Drama Aktorerik Onena | Gossip Girl | Teen Choice Awards | Saritua |
2011 | Drama Aktorerik Onena | Country Strong | Hautagai | |
Pelikula Bilaurik Onena | The Roommate[13] | Hautagai | ||
Bilaurik Onena | MTV Movie Awards | Hautagai | ||
2012 | Emakumezko Telebistako Drama Aktorerik Onena | Gossip Girl | Teen Choice Awards | Hautagai |
Udako Pelikulako Emakumezko Izarra | That's My Boy[14] | Hautagai |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.