Lehendakaritza
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Lehendakaritza Eusko Jaurlaritzako agintea edo gobernua, hots, Eusko Jaurlaritzako lehendakaria eta sailburuak beregain hartzen dituen barne erakundea da. Lehendakaritzaren egoitza edo eraikina Arabako Gasteiz hiriburuaren hegoaldean dago, Mendizorrotza auzoko Nafarroa kaleko 2. zenbakian, Nieves Cano pasealekuarekin bat egiten duen gunean.
Lehendakaritza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Araba |
Herria | Gasteiz |
Koordenatuak | 42°50′N 2°41′W |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1936 |
Arkitektura | |
1990eko hamarkadaren hasieran eraiki zuen Javier Egaña arkitektoaren taldeak eta hor biltzen dira Lehendakaritzako unitate administratiboak: Jaurlaritzako Lehendakaritzaren Idazkaritza Nagusia, Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia eta Komunikaziorako Idazkaritza Nagusia; baita lehendakariak lanerako dituen bulegoak, Kontseilu Gela eta komunikabideen aurrean agertzeko aretoa ere. Zenbait artelan aipagarri ere badaude barruan, hala artisau tradiziozkoak nola egungo euskal arteari buruzkoak.
Lehendakaritza eginkizuna Eusko Jaurlaritzaren jarduna koordinatzeaz gain, zeregin hauetaz arduratzen delarik:
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Gasteiz |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.