From Wikipedia, the free encyclopedia
Lehen Judu-Erromatar Gerra edo judu matxinada handia (latinez: Bellum Iudaicum; hebreeraz: המרד הגדול ha-Mered Ha-Gadol), Judean bertokoek Erromatar Inperioaren aurkako egindako hiri matxinada nagusietako (Judu-Erromatar Gerrak) lehena izan zen, Kristo ondorengo 66 eta 73 urteen artean gertatu zena —bigarrena Kitosen Gerra (115-117) eta hirugarrena Bar Kokhbaren matxinada (132-135) izan ziren—. 66. urtean hasi zen, erromatar eta juduen arteko tirabira erlijiosoek eragina.[1] Zerga-objekzioak egoera zaildu zuen eta Gessius Florus gobernadoreak tenplua arpilatu zuen. Honek matxinada indarberritu eta Herodes Agripa II.ak eta erromatar ofizilek hiria utzi zuten. Beth Horongo guduan matxinoek 6.000 legionario erail zituzten eta XII Fulminata legioak bere arranoa galdu zuen.[2] Gauzak horrela, Neronek Vespasiano jeneralari matxinada betiko amaitzea eskatu zuen eta honek 67an Galilea inbaditu zuen. Errefuxiatuek hiriburua bete zuten baina Erromaren egoera politiko nahasiak operazioak geldiarazi zituen. Matxinada 70. urtean amaitu zen, noiz Titok zuzendutako legioek Jerusalem setiatu eta erraustu zuten. Legionarioek Jerusalemgo tenplua arpilatu eta su eman zioten; judu gotorleku nagusiak, batez ere 73. urtean Masada, hondatu eta biztanleriaren zati handi bat sarraskitu eta esklabo bihurtu zuten.[3]
Lehen Judu-Erromatar Gerra | |||
---|---|---|---|
Judea k. o I. mendean. | |||
Data | 66-73 | ||
Lekua | Judea | ||
Emaitza | Erromatarren garaipena | ||
Gudulariak | |||
| |||
Buruzagiak | |||
| |||
Indarra | |||
| |||
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.