From Wikipedia, the free encyclopedia
Lazaretoa eraikin isolatua da, eritasun infekziosoak dituzten gaixoak edo kutsaturik egon litezkeenak bakartzeko edota tratatzeko erabiltzen dena.[1] Historikoki gaixotasun kutsakorretarako erabili izan dira, legenarra edo tuberkulosia kasu, eta instalazio horietako batzuk giltzapekoak ziren, inolako zainketa medikorik eta osasungarritasunik gabe.
Mendebaldeko gurutzatuek, XII. mendearen hasieran, musulmanen menpe zeuden Palestinako Leku Santuak askatzera joan zirenek, "San Lazaro" izeneko ordena erlijioso-militar bat sortu zuten legenardunen zaintzarako. Lur Santutik itzultzean, Luis VII.ak hartu zituen, Paristik gertu etxe bat eman zien, eta lazareto bihurtu zuten, hau da, legendunak zaintzeko ospitale bat.
Santu horren izena eman zitzaion, kristauek legenarri San Lazaroren gaitza esaten ziotelako. Izan ere, Lukasen Ebanjelioko (16:19-31) parabolan deskribatzen diren Lazaroren gorputzeko zauriak legenardunek zituztenekin lotu ziren.[2][3] Hortik sortu zen "lazareto" hitza, eritasun infekziosoren bat, eta bereziki legenarra, zuten gaixoak giltzapeturik zeuden ospitale edo etxe hura izendatzeko.
Horrela, Lukasen Ebanjelioaren parabolatik eratorriz, Lazaro eskaleen, legenardunen eta ultzerak edo larruazaleko gaixotasunak dituzten guztien zaindaritzat hartzen da.[4] Gainera, parabolako pertsonaiak Lazaro Betaniakoaren izen bera duenez, Maria eta Martaren anaia eta Jesus Nazaretekoaren laguna zena, biak nahastu ziren. Hala, Lazaro Betaniakoa ospitale, legenardun, erizain eta ehorzleen babesle bihurtu zen.[5]
Historikoki, kostaldeko hirietako portu batzuetan zeuden lazaretoak, berrogeialdian eta behaketan edukitzeko beste herrialde kutsatu batzuetatik zetozen ontziak eta pertsonak. Gune hesitu handi samarra izan ohi zen, itsasotik hurbil, eta berariaz eraikia salgaiak eta gaixoak jasotzeko, baita ontzietako ekipajeak jasotzeko ere, ezartzen zitzaien berrogeialdian.
Prebentzio lazaretoen funtzionamendu egokirako osasun erregulazio bat izan zuen lehen estatua Veneziako Errepublika izan zen XV. mendean, 1403an mota honetako lehen lazaretoa sortuz hiritik oso gertu zegoen uharte txiki batean.[6]
Lekuak aireztatuak ziren, non, ostatu eta biltegietarako eraikinez gain, ospitale bat eta espazio eta lorategi handiak zeuden.
Establezimendu horiek merkataritza-efektuak aurkitu, aireztatu eta purifikatzeko behar besteko gaitasuna eskaini behar zuten, batez ere, artileak, kotoiak eta mota guztietako ehunak mintzatoki batekin, berrogeialdian zeudenak kanpotik bisitan zetozenekin komunikatu ahal izan zitezen; baina behar bezalako banaketarekin, urruntze soziala mantendu ahal izateko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.