Laponia Films

From Wikipedia, the free encyclopedia

Laponia Films 1961ean Antxon Ezeizak eta Elias Kerexetak, Real Sociedad taldeko jokalarien plantilla bazkide kapitalistatzat hartutas, sortutako ekoiztetxea izan zen. Horrela, A través de San Sebastián (1961) film labur dokumentala egin zuten, kritika existentziala eginez Donostian barrena lau elementu presokratikoetatik abiatuta: ura, airea, lurra eta sua. Luis de Pablok musika-partitura zehatz bat konposatu zuen filmerako, bilbotarraren lehen lan zinematografikoa izanik.[1]

Datu azkarrak Datuak, Mota ...
Laponia Films
Datuak
Motazinemako produkzio-etxea
Jarduera sektoreazinemagintza
HerrialdeaEspainia
Agintea
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1961
Sortzailea
Itxi

Ekoiztetxearen amaiera

Laponia Films Madrilgo Madrilgo UNINCI ekoiztetxearekin lotu zen ondorio juridikoetarako, eta horregatik desagertu zen hain goiz. Viridianaren (Luis Buñuelen filma, Cannesen Urrezko Palmarekin saritua izan arren, debekatua izan zena) ekoizpenean enpresa horrek izan zuen esku-hartzeak itxiera-dekretu ofizial bat ekarri zuen, eta errebotez Laponia Filmsera iritsi zen bere itxierara eramanez.[1]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.