From Wikipedia, the free encyclopedia
Landnámabók (islandieraz ˈlantnaumaˌpouk ahoskatua, Finkapenaren edo Ezarpenaren liburua), IX. eta X. mendeetan, Islandian eskandinaviarren finkapena oso xehe kontatzen duen antzinako eskuizkribu islandiar bat da. Bere lehen biltzailea, ziuraski, Ari Thorgilson historialari ospetsua izan zen XII. mendean.
Landnámabók | |
---|---|
Landnamabok eskuizkribuaren orrialdea Arni Magnusson Institutuan, Reykjaviken. | |
Datuak | |
Idazlea | Ari Þorgilsson (en) (XII. mendea) |
Generoa | Olerkigintza Epikoa |
Jatorrizko izenburua | Landnámabók |
Herrialdea | Islandia |
Euskaraz | |
Izenburua | 'Finkapenaren liburua' |
XII. mendean idatzia, bost zatitan banatua dago. Lehenak, Islandiaren aurkikuntzari buruzko istorioak ditu, baita bertako lehen finkapenak ere (landnám).
Lanaren hasierak, Reykjavikeko Ingolfur Arnarsonen jatorrizko finkapena eta bere lur aldarrikapenak iparraldera, hegoaldera, ekialdera eta mendebaldera deskribatzen ditu. Ondoren, jatorrizko finkatuen ondorengoak deskribatzen ditu, eta gertakari garrantzitsuak eta familia historia kontatzen ditu XII. menderarte. 3.000 pertsona eta 1400 finkapen baino gehiago deskribatuak dira. Landnámabókek, 435 gizon deskribatzen ditu jatorrizko finkatu bezala, horietatik gehienak, uhartearen iparraldeko eta hegoaldeko zatietan finkatu zirelarik.
Islandiarrentzako historia zein genealogia iturri oso baliotsua izaten jarraitzen du, eta, horregatik, Islandiako historiaren lan monumentaltzat hartua da.
Gaur egun, Landnámabók eskuizkribuko bost Erdi Aroko bertsio kontserbatzen dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.