From Wikipedia, the free encyclopedia
Lal Bal Pal triunbiratoak, horrela ezagutzen zituen herriak, garrantzi handia izan zuen indiarren artean bertako nazionalismoa garatzeko prozesuan. Partaideak hauek ziren: Bal Gangadhar Tilak, Bipin Chandra Pal eta Lala Lajpat Rai. Taldearen izena haien izenen eta abizenen konposizio bat da. Hirurek XX mendearen hasieran, 1906tik 1918ra, Indiako independentzia mugimenduaren diskurtso politikoa aldatu zuten.[1][2]
XIX.mendeko azken urteetan sentiberatasun erradikala sortu zen indiar intelektual batzuen artean. Posizio hau 1905ean India osoko eszena nazionalan zabaldu zen Swadeshi mugimenduarekin; hitz hori normalean "autokonfiantza" edo "autosufizientzia" gisa itzultzen da.
Lal Bal Pal triunbiratoak Swadeshi mugimenduaren alde egin zuen, hau da, inportatutako objektuen boikota eta Indiako produktuen erabileraren aldeko kanpaina.
Lal Bal Pal triunbiratoak baita ere 1905tik aurrera Bengalako Partizioaren aurka egin zuen. Herrialde osoko indiarrak mobilizatu zituen, eta Bengalan hasi ziren britainiar ondasunen aurkako manifestazioak, grebak eta boikotak laster beste eskualdeetara zabaldu ziren, Britainiar Rajaren aurkako protesta zabalago batean.
Mugimendu abertzalea pixkanaka ahultzen joan zen, bereziki bere buruzagi nagusi Bal Gangadhar Tilak atxilotu zutenean eta Bipin Chandra Pal eta Aurobindo Ghosh politika aktibotik erretiratu zirenean. Lala Lajpat Raik, bestetik, zauriak jasan zituen James A. Scott poliziako superintendenteak bere agindupean zeuden poliziei Rai zegoen jende talde bati erasotzeko agindua eman ondoren. Rai 1928ko azaroaren 17an hil zen, bihotzekoak jota.[3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.