From Wikipedia, the free encyclopedia
Lagun taldea edo —Hego Euskal Herriko behe mailako hizkeran— kuadrilla[1] Euskal Herrian astialdiaz elkarrekin gozatzeko elkartzen den gizataldea da, eta bere kideei taldearen babesa eta gizartekotzeko aukera ematen die. Kideen haurtzaroan sortu eta haiek bizi artean iraun ohi du; dena dela, badira helduaroan sortutako lagun taldeak, bai eta helduarora iristean desegiten direnak ere. Lagun taldeko kideen artean adiskidetasun harremanak eratzen dira. Ohikoa da lagun taldeko kide bakoitzak beste taldekideetakoren batzuk adiskide izatea, eta lagun taldetik kanpora ere beste adiskideren bat izatea.
Gaur egun, gizonezko adintsuen lagun taldeek txikiteoan jarduteko ohitura dute; gazteen lagun taldeek, berriz, poteoan jardun ohi dute. Lagun taldeko kideak herriko eta inguruetako jaietara elkarrekin joan ohi dira, eta ohikoa da elkarrekin kirol jardueraren bat edo txangoren bat egitea.
XX. mendeko lehen erdialdean, orduan sexualitatearen gainean ezarrita zeuden tabu eta errepresioen eraginez, Euskal Herrian gizonezkoek edo emakumezkoek soilik osaturiko lagun taldeetan ibiltzen ziren; horrek beste sexuarekin harremana izatea eragozten zuen, ezin zen neskatan edo mutiletan naturaltasunez egin.[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.