From Wikipedia, the free encyclopedia
La Haine (euskaraz: «Gorrotoa») Mathieu Kassovitzek zuzendutako film frantziarra da. 1995ean estreinatu zen, eta gizartetik baztertutako hiru gazteren (judu bat, arabiar bat eta beltz bat) bizitza kontatzen du. Istorioa Parisko auzo baztertu batean kokatzen da, 1990eko hamarkadako erdialdera.
La Haine | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1995 |
Izenburua | La Haine |
Jatorrizko hizkuntza | frantsesa |
Jatorrizko herrialdea | Frantzia |
Banatze bidea | eskatu ahalako bideo |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | film dramatikoa, hood film (en) eta krimenezko filma |
Iraupena | 96 minutu |
Kolorea | zuri-beltzekoa |
Zuzendaritza eta gidoia | |
Zuzendaria(k) | Mathieu Kassovitz |
Gidoigilea(k) | Mathieu Kassovitz |
Antzezlea(k) | |
Vincent Cassel Saïd Taghmaoui Mathieu Kassovitz Benoît Magimel (mul) Vincent Lindon Karin Viard Hubert Koundé (mul) Andrée Damant Bernie Bonvoisin (en) Christophe Rossignon Cut Killer (mul) Édouard Montoute Félicité Wouassi (en) François Levantal François Toumarkine Héloïse Rauth (mul) Julie Mauduech (en) Karim Belkhadra (mul) Marc Duret Peter Kassovitz (mul) Philippe Nahon Sergi López Solo (en) Valeria Bruni Tedeschi Zinedine Soualem | |
Ekoizpena | |
Ekoizlea | Christophe Rossignon |
Konpainia ekoizlea | Les Productions Lazennec (en) StudioCanal (en) La Sept (en) |
Ekoizle eragilea | Gilles Sacuto (en) |
Edizioa | Mathieu Kassovitz |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | Vincent Tulli |
Argazki-zuzendaria | Pierre Aïm |
Jantzi-diseinatzailea | Virginie Montel (en) |
Fikzioa | |
Kontakizunaren tokia | Paris eta Chanteloup-les-Vignes |
Argumentu nagusia | gorrotoa eta Poliziaren gehiegikeria |
Historia | |
Jasotako sariak | |
Nominazioak | Young European Film of the Year (en) 8th European Film Awards (en) StudioCanal (en) , La Sept (en) , Mathieu Kassovitz, Les Productions Lazennec (en) |
Hirian gertatutako liskar batzuetan, auzoko gazte arabiar bat zauritzen du poliziak. Zaurien eraginez, gaztea ospitalera bidali behar dute. Gau horretan bertan, Vinzek (protagonistetako bat) pistola bat kentzen dio jendarmeei. Gorrotoz beterik, ospitalean dagoen gaztea hiltzen bada berak polizia bat akatuko duela adierazten du.
Filmaren istorioa egun horretan bertan garatzen da. Hiru gazte protagonistak Paristik gora eta behera ibiliko dira, eta gauean gazte arabiarra (ospitalean dagoena) hil egin dela jakingo dute. Vinzek, horrela, gorrotoz beteta badago ere, inor ez hiltzea erabakiko du. Azkenean, egunsentian etxera itzuliko da hirukotea, baina haietako bat poliziak hilko du.
Besteren artean, La Hainek César Sarietan hainbat izendapen lortu zuen 1996an, zeinetatik Muntaketarik Onena, Ekoizlerik Onena (Christophe Rossignon) eta Filmerik Onenaren (Mathieu Kassovitz) sariak eskuratu baitzituen. Halaber, Kassovitzek Zuzendari Onenaren saria jaso zuen 1996ko Canneseko Zinemaldian.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.